Kooperatibismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kooperatibismoa, kooperatibagintza edo mugimendu kooperatiboa pertsonen arteko lankidetza sustatzen duen doktrina eta praktika soziopolitikoa da, euren beharrak asetzea helburua duena, kooperatiba izeneko erakundeen bitartez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen lehenengo hamarkadetako kooperatiben lehenengo esperientziak, gehienetan, sozialismo utopikoaren langileen mugimenduarekin loturik daude. Kooperatibismoa, Kooperatibagintza edo Lankidetza indartuz joan zen XIX. mendean, ekonomia kapitalistaren alternatiba gisa. Langileriak gizartea eraldatzeko oinarrizko bi tresna moduan planteatu zuen Robert Owen kooperatibismoaren aintzindariak. 1844. urtean Manchester hiriko empresa batean grebalari batzuk kaleratu zituzten; hau dela eta, Rodchaleko kooperatiba osatu zuten.

XX. mendean kooperatibismoak hedapena nabarmena izan zuen Katolikoek eta ezkerreko ideologiek bultzatuta. Euskal Herrian ALFA aitzindaria izan zen, UGT sindikatuari esker osatuta. Garai beran CNT sindikatu anarkosindikalistak antzeko kooperatibak sustatu zituen estatu espainol osoan zehar, Joan Peiró i Belis-en bultzadari esker [1]. Azken hamarkadetan, gero eta eragin ideologiko handiagoa izaten ari dira gizartearen autoeraketan oinarritzen diren ekimen hauek, eraginkortasuna eta interes orokorra bateragarriak egiteko tresna egoki gisa eta, batez ere, Estatuaren egitekoak galdu duen pisua eta begirunegatik, bai eskuma eta bai ezkerreko ildoen aldetik ere.

Ideologia oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lankidetzaren oinarri ideologikoak anitzak dira. XIX mendean, batez ere, sozialismo utopikoan oinarritu zen baina geroago merkatuko anarkismoaren eta beste zenbait ideologiaren ildotik garatu zen. XX. mendearen hasieran, lotura sendoak izan zituen kooperatibismoak sindikatu sozialdemokratekin, anarkosindikalismoarekin eta Eliza Katolikoarekin loturiko hainbat gizarte ekimenekin.

XXI. mendearen hasierarekin batera, kooperatibismoaren berpizkunde kontzeptuala igartzen da ezkerreko zenbait ideologoen eskutik, sozialismo autoritarioak jasandako porrotaren ondorioz.

Lankidetzaren ideologoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimendu Kooperatibo eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kooperatibismoa kooperatiben ordezkari diren erakundeen bitartez gauzatzen da. Funtsezko erakundeok hauek dira:

  • Nazioarte[2] mailan: ICA, Nazioarteko Kooperatiben Aliantza
    • Lan kooperatibak: CICOPA
    • Kontsumo kooperatibak: CCW
    • Nekazaritza kooperatibak: ICAO
    • Kreditu kooperatibak: ICBA
    • Etxebizitza kooperatibak: ICAH
    • Osasun kooperatibak: IHCO
    • Seguru kooperatibak eta mutuak: ICMIF
    • Arrantzale kooperatibak: ICFO
  • Europa[3] mailan: Cooperatives Europe
    • Lan kooperatibak: CECOP
    • Kontsumo kooperatibak: Eurocoop
    • Nekazaritza kooperatibak: Cogeca
    • Kreditu kooperatibak: EACB
    • Etxebizitza kooperatibak: Housing Europe
    • Farmazia kooperatibak: Eurosocial Pharma
  • Espainiar[4] estatuan: gizarte ekonomiako ordezkaria den CEPES erakundeak ordezkatzen ditu kooperatibak
    • Lan kooperatibak: COCETA
    • Kontsumo kooperatibak: Hispacoop
    • Nekazaritza kooperatibak: CCAE
    • Kreditu kooperatibak: UNACC
    • Etxebizitza kooperatibak: CONCOVI
    • Farmazia kooperatibak: ACoFarma
    • Osasun kooperatibak: Espriu Fundazioa
    • Arrantzale kooperatibak: UNaCoMar
    • Irakaskuntza Kooperatibak: UECoE
    • Garraiolari kooperatibak: UCoTrans
  • Euskal Autonomia Erkidegoan[5]: Konfekoop
    • Lan kooperatibak: Erkide
    • Kontsumo kooperatibak: Erkide
    • Nekazaritza kooperatibak: ENKF
    • Kreditu kooperatibak: Erkide
    • Irakaskuntza Kooperatibak: Erkide
    • Garraiolari kooperatibak: EGKF

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thompson E. P., "La formación de la clase obrera en Inglaterra", Crítica, Bartzelona, 2002

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]