Edukira joan

Kopari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hebe jainkosa, Antzinako Greziaren mitologian, Olinpon, jainkoen koparia zen.
Koparia oturuntza batean ardoa zerbizatzen (K.a. 460-450 urtean).

Kopari edo Edarizain errege-gorteetako ofizial edo goi mailako arduradun bat zen, edariak mahaian zerbitzatzen zituena. Konspirazioen eta azpijokoen etengabeko beldurraren ondorioz, pertsona hori bere posizioari eutsi ahal izateko erabat fidagarritzat jo behar zen. Erregearen kopa babestu behar zuen pozoitze-arriskuaren aurrean, eta, horregatik, ardo zein edari pixka bat probatu behar izaten zuen zerbitzatu aurretik.

Erregearekin zituzten konfiantzazko harremanak zirela eta, eragin handiko postua izaten zen. Lana lortzeko baldintzak, bestetik, ez ziren arinki betetzen, eta, itxura fisikoa ez ezik, apaltasuna eta kemena ere balioesten ziren.[1]

Kopariak historian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koparien erreferentziak oso zaharrak dira, bai historian baita ere mitologian. Hona hemen adibide batzuk:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. www.studylight.org/encyclopedias/eng/isb/c/cupbearer.html
  2. Homero, Ilíada 5.1-5.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]