Kopernikarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kopernikar garaia» orritik birbideratua)
Eskuineko krater distiratsua dugu Koperniko kraterra, ezkerrekoa aldiz, Kepler kraterra da.

Ilargiaren denbora lerro geologikoan, Kopernikar Periodoa duela 1100 milioi urte hasi zen eta gaur egun arte iraun du. Periodo geologikoak Koperniko kraterrari zor dio izena, krater distiratsuetako bat dugu aipatutakoa, baina ezin dugu periodo geologikoaren oinarritzat hartu. Gaur arte ez da aurkitu periodo honetan erupzionatu zuen ilargi-itsasorik, horregatik uste da garai honetan Ilargian bulkanismorik ez zela egon edo egon bazen, ez zela apartekoa izan.[1]

Periodo geologiko honen oinarria ulertzeko, Ilargiaren lurrazalera azaleratzen diren material gehienak distiratsuak direla esan beharra dago, eta espazioko higaduraren ondorioz, denbora pasa ahala, iluntzen joaten direla. Periodo honi hasiera eman zion gertakizuna, garai batean, talka kraterren izpi distiratsuen sistemen desagerpena zela uste zuten. Alabaina, lehen definizio horrek zenbait aurkari ditu, besteak beste, azken ikerketek frogatutzat eman dutelako krater jakin batzuen distira ez dela meteorizazioaren ondorioa, osaera kimiko berezi batena baizik. Adibide gisa jar ditzakegu Ilargiaren lur garaietako kraterrak; hauek anortositazko material distiratsuek osatzen dituzte eta beraz, kraterra degradatu ondoren ere, distiratsua izaten jarraituko du guneak.

Azpian dagoen denbora lerroan kolore grisez ageri da Periodo Kopernikarra, Periodo Eratosteniarraren alboan, bere amaierak eman baitzion hasiera gaitzat dugun garai geologikoari.

Imbriar GoiztiarraImbriar BerantiarraAurrenektariarraNektariarraEratosteniarraKopernikarra
Milioi urte antzina


Lurra garai geologiko honetan zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Periodo geologiko zabala dugu Kopernikarra eta hortaz, Lur planetako eskala kronoestratigrafikoan homologo ugari ditu. Periodo Kopernikarraren hasiera Garai Neoproterozoikoak bete zuen gure planetan eta hortik aurrera, Eoi Fanerozoikoaren barneko banaketa guztiek. Lurreko bizi zelulaniztunaren garapen handiena garai honetan zehar gertatu zen, zalantza barik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «PSRD:: Lunar Crater Rays» www.psrd.hawaii.edu (Noiz kontsultatua: 2019-06-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]