Kora (artista)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kora (artista)
Joseph Wright of Derby. The Corinthian Maid. c.1782-5..jpg
Bizitza
Jaiotza Sizion, ?
Heriotza 600
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta eskultorea

Kora (antzinako grezieraz: Κόρα) edo Callirrhoé K.a. VII mendeko Sizion antzinako hiri greziarreko margolari eta eskultorea izan zen.

Plinio Zaharrak bere Historia Naturala (latinez Naturalis Historia) lanean aipatzen duenez erliebea modelatzearen asmatzailea izan ziren Sizioneko Kora eta bere aita Sizioneko Butades. Kondairak honela dio:

≪Sizioneko Butadesek Korintoko mutil gazte bat hartu zuen ikasle eta Kora berataz maitemindu zen. Lana bukatu eta alde egitera zihoan gauean Korak honen aurpegiak horma batean egiten zuen itzala perfilatu zuen ikatz zati batekin. Butades aitak profil hori ikusi eta buztinezko eskultura egin zuen. Eskultura hau Korinton ikusgai egon zen Lucius Mummius jeneral erromatarrak K.a. II. mendean hiria harpilatu zuen arte[1].≫

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Brooklyn Museum: Kora» www.brooklynmuseum.org . Noiz kontsultatua: 2019-03-10 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kora (artista)