Koribante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koribanteen dantza, William Smithen Dictionary of Greek and Roman Antiquities laneko marrazkia.

Koribanteak, greziar mitologian, (antzinako grezieraz Κορύϐαντες Korúbantes), frigieraz Kurbantes deituak, buruko bezala kasko bat zuten eta Zibele jainkosa ama frigiarraren gurtza, danbolina joz eta dantza eginez ospatzen zutena. Euren aldetik, Kureteak, Virgiliok biak nahastu zituenak, Rearen bederatzi dantzari miresleak ziren, Zibeleren kretar baliokidea.

Koribanteak, armajantzidun gizonak dira, pandero, adar, txirula eta txindaten erritmoa jarraitzen dutenak, eta euren oinekin adierazten dute. Dantza, greziar pentsamenduaren arabera, aktibitate hezitzaileetako bat zen, ardoaren elaborazioa edo musika bezala. Dantza armajantziarekin, "pirrikoa" deitua, "adin nagusitasun"era iristen diren gazteentzako iniziazio erritu bat zen, eta gerran lortutako garaipen baten ospakizunarekin lotua zegoen.

Henri Jeanmaire helenista frantziarrak, Kureteek, kretar Zeusak bezala (kretar ereserkietan "kourosik handiena" deitua), Kretako hiriren batzuetan, gazteak helduarora iristearekin oso lotuta zeudela adierazi zuen.

Koribante frigiarrak, sarri, beste anaia talde extatiko batzuekin nahastuak izan ziren, Daktilo idarrak edo Kurete kretarrekin, adibidez, gaztetasun jainkoak (kouroi), Zeus zaindu zutena honen haurtzaro laburrean. Bere jaiotzaren greziar mitoan, elkartalkatzen diren lantza eta ezkutuen erritua, ume-jainkoaren oihuak estali eta bere aita Kronosek deskubritzea eragozteko modu bat bezala interpretatzen da. Ovidioren Metamorfosiak lanean, euri uretik jaiotzen dira, Urano Gea ernaltzen, Hiade pelasgoen erritura hurbilduko lituzkeena. Apolodoro Atenasekoarentzat, Apolo jainkoa eta Talia musaren semeak dira. Beste bertsio batean, Zeus eta Kaliope musaren semeak dira.

Koribante edo Kureteek, Dionisoren haurtzaroa ere presiditu zuten, ume bezala jaiotako beste jainko bat, baita Zagreorena ere, Zeusen kretar seme bat. Bere gurtzarekin batera doan extasi basatia, Dionisoren jarraitzaile ziren Menadeenarekin aldera daiteke.

Koribanteen zenbait "tribu" zeuden, horien artean, Kabiroak, Eubeako Koribanteak eta Samotraziakoak. Hopladamo eta bere erraldoiak, Koribanteen artean kontatzen ziren, eta Anitos titana, Kuretetzat jotzen zen.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]