Korintoko kanala

Koordenatuak: 37°56′05″N 22°59′02″E / 37.9347°N 22.9839°E / 37.9347; 22.9839
Wikipedia, Entziklopedia askea
Korintoko kanala
Διώρυγα της Κορίνθου
Kokapena
Estatu burujabe Grezia
Lurraldeko administrazio-erakundeDecentralized Administration of Peloponnese, Western Greece and the Ionian Islands
EskualdeaPeloponeso (periferia)
Unitate periferikoaKorintia
Kokapen fisikoaKorintoko istmoa
Koordenatuak37°56′05″N 22°59′02″E / 37.9347°N 22.9839°E / 37.9347; 22.9839
Map
Inaugurazioa1893
Dimentsioak6,343 (luzera) m
Webgune ofiziala

Korintoko kanala (grezieraz: Διώρυγα της ΚορίνθουDhioryga tis Korinthou) Korintoko istmoa zeharkatuz Korintoko golkoa eta Egeo itsasoa lotzen duen ubidea da, eraiki baino lehen penintsula zen Peloponeso eta Helade banatuz. Bere 6,3 km luzera 1881 eta 1893 urteen artean eraikia zen. Esteban Türr (1825-1908) hungariar ingeniariak zuzendu zituen lanak, Ferdinand de Lessepsek proiektua jarraituz. Kanala 1893ko azaroaren 9an eraikia zen.

Kanalak ontzi txikiei Peloponeso inguruan 400 km egitea saihesten zien. Txikiak 21 metroko zabalera eta 8 metroko sakonera dituelako. Hala ere, urtero 11.000 itsasontziek erabilia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektua XIX. mendera arte burutu ez bazen ere, antzinakoa da. K. a. VII. mendea, Periandros Korintokoa tiranoak era horretako lana egitea proposatu zuen, hala ere ezin eta diolkos eraikitzea lortu zuen.

Julio Zesarrek proiektua berreskuratu zuen sorberria zen Colonia laus Iulia Corinthiensis bultzatzeko. 67an, Neronek zulatzeari ekin zion eta 6000 esklabu erabili zituen. Hala ere, laster hil eta bere oinordekoa zen Galbak proiektua kitatu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]