Kornites

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kornites erromeria» orritik birbideratua)
Kornites, Seranteseko gailurrera bidean, 2010eko ekainaren 9an

Kornites (edo antzinako grafian Cornites) Santurtziko Serantes mendian Pazko astelehenetan ospatzen den erromeria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kornitesen Erromeria oso zaharra da eta bere izena "el cornite" ogiarekin lotuta dago, egun honetan mendian jaten zena eta ogi zorrotz ritxi bat zena, bere barnean txorizoa edo arrautza edo bi gauzak eraman zitzakeena, ogi barruan egosten zena. Elezahar askok azaltzen dute erromeriaren jatorria, baina ez dago horietako bat bera ere egiazta dezakeen dokumentaziorik, eta jatorria gure adinekoen oroimenean galtzen da. Izan ere, Santurtzin ospatzen omen da festa hori, "Betidanik", nahiz eta batzuk XVIII. mendekoa dela esan[1][2].

Santurtzik Pazko astelehenetan ospatzen du Erromeria hau. Garai batean, egun hori festa ez zenean, ohikoa zen haur santurtziarrak, bakarrik edo amekin batera, Serantes mendira igotzea, arratsaldea jolasean, dantzan eta kornite opila jatera[3].

Partehartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso berezia da ezkerraldeko espazio urbanizatuan landa-inguruneen berezko tradizio hori gordetzea; izan ere, Santurtziko biztanleez gain, ezkerraldeko eta meatzaritzako pertsona askok parte hartzen dute. Serantes mendian ume, gazte zein zaharrak batzen dira, Santa Agata jaian, Barakaldoko Santa Ageda baselizan egiten duten antzera.

Erromeriaren indarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteotan, Santurtziko Udalak tradizioa mantentzen eta indartzen lagundu du, eta jai tradizionalari musika-emanaldi batzuk, puzgarriak eta abar gehitu dizkio. Bolada batean, Santurtziko Udalak korniteak banatu zituen, kontsumitzeko tradizioa galdu baitzen. Gaur egun, udalerriko okindegiek beraiek ematen dute kornitea, eta jendeak ohiko saltokietan edo mendian bertan eros dezake.

Aste Santuko oporrak direla-eta urtero egiten den exodo masiboa gorabehera, milaka pertsona igotzen dira Serantes mendira, era askotara: oinez, bizikletaz, zaldiz, etab. Batzuek egun osoa igarotzen dute, eta jende askok goizean igotzea edo arratsaldean igotzea aukeratzen du.

Kornitearen prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagaiak 5 korniteentzakoː 3 txorizo fresko, 2 arrautza egosi, txorizo fresko bat, 500 gr. indarreko irin, 180 gr. esne epel, 50 gr. gurin, 50 gr. oliba-olio, arrautza 1, 7 gr. gatz eta 25 gr. legamia fresko.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irina eta legamia batuko ditugu ia desagerrarazi arte birrin bihurtuta. Gatza botako diogu. Beste alde batetik, esnea, arrautza apur bat irabiatuta eta oliba-olioa nahastuko ditugu, eta nahasketa irinarekin batuko dugu. Gurina zatitan botako diogu ore distiratsu, elastiko eta laua lortu arte. Orea estali eta toki epel batean jalkitzen utziko dugu bolumena bikoiztu arte. Orea 150 gramoko zatitan banatuko dugu, kornite bakoitzeko bat, eta bakoitzari laukizuzen baten forma emango. Alde batean txorizoa sartuko dugu, eta bestean arrautza egosia, eta gainetik aldez aurretik oretik kendu ditugun 2 tira jarriko dizkiogu. Labean sartu baino lehen, orea arrautzaren zuringoarekin bernizatuko dugu. Labean sartuko dugu 30 minutuz 190 gradutan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]