Kornualles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kornualles / Kornubia
Cornwall
Kernow
Bandera
Ereserkia: Trelawney ("Mendebaldeko Gizonen Abestia")
Bro Goth Agan Tasow ("Gure Arbasoen Lur Maitea")
HiriburuaTruro
Hizkuntza ofiziala(k) ingelesa
Herritarra kornuallestar, kernuar
Azalera
 -  Guztira 3,563 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2007) 531.600

Kornualles edo Kornubia[1] (kornubieraz: Kernow; ingelesez: Cornwall, ofizialki) Ingalaterrako konderria eta zelta herrialde bat da, Erresuma Batuan. Ingalaterra hego-mendebaldeko eskualdean dago. Kulturalki, Gales eta Bretainiarekin oso lotura estua duen herrialdea da, azken horretan Bro Kernev/Cornouaille izenparekidea duen lurraldea ere badago.

3.547 km2-ko azalera dauka, eta 519.400 biztanle zituen 2005ean (146/km²). Truro da hiriburua (20.920 biztanle 2001ean).

Erresuma Batuko eskualderik behartsuenetakoa da, per capita errenta txikiena duena. Turismoak indar berezia du, klima epelari eta kostalde aberatsari esker.

Kernow herria jatorri zeltiarreko herrietako bat da. Bere baitan autonomia eta botere politiko handiagoa eskatzen duten taldeak daude, Mebyon Kernow eta Cornish Nationalist Party besteak beste. Hala ere, alderdirik indartsuena Britainia Handiko Alderdi Liberala da.

Kornuallesko hiri nagusiak hauek dira: St Austell/Sen Ostell Fowydh (22.658 biztanle 2001ean) eta Camborne-Redruth (Kammbronn-Rysrudh, 39.937 bz), halere hiribildu historikoak beste honakoak dira: Penzance (Pennsans), Helston (Hellys), Launceston (Lannstefan), Falmouth (Aberfal), Liskeard (Lyskerrys), Newquay, Penryn (Pennrynn), Saint Ives (Porthia), Fowey (Fowydh), Saltash eta Lostwithiel (Lostwydhyel).

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesa da mintzaira nagusia azken mendeetan. Kornubiera da berezko hizkuntza historikoa. XIX. mendean galdu zen, baina XX. mendean hizkuntza berpizteko mugimendua sortu eta hiztun berri batzuk ditu gaur egun.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CornwallScillyNumbered.png

  1. Penwith
  2. Kerrier
  3. Carrick
  4. Restormel
  5. Caradon
  6. North Cornwall
  7. Isles of Scilly

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Kornubiar»

Udalerri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


# Udalerria Populazioa[2]
2001 2011
1 Redruth (Camborne barne) 39,937 42,690
2 Falmouth (Penryn barne) 28,801 31,988
3 St Austell 22,658 25,447
4 Truro 20,920 23,041
5 Newquay 19,562 20,189
6 Penzance 20,255 19,872
7 Saltash 14,124 15,566
8 Bodmin 12,778 14,614
9 Helston 10,578 12,184
10 St Ives 9,866 9,966
11 St Blazey (Par barne) 9,256 9,958
12 Liskeard 8,478 9,237
13 Launceston 7,135 8,910
14 Hayle 7,844 8,210
15 Torpoint 8,633 7,717
16 Bude (Stratton barne) 5,980 7,011
17 Wadebridge 6,222 6,599
18 Callington 4,048 5,786
19 Looe 5,280 5,112

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 154. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-10-14.
  2. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kornualles Aldatu lotura Wikidatan