Koro Arizmendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Koro Arizmendi
Bizitza
Jaiotza Donostia1929
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Mexiko2017ko urriaren  24a (87/88 urte)
Jarduerak
Jarduerak dentista

Koro Arizmendi Otaegi (Donostia, 1929 - Mexiko, 2017ko urriaren 24), Mexikon erbesteratuko euskal odontologoa izan zen, beste herrialdetako erbesteratuei laguntzeagatik eta zapatistekin kolaboratzeagatik ezaguna egin zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koro Arizmendi Donostian jaio zen, 1929an. Haren aita Karabineroen kapitaina zen eta, horregatik, Korok eta bere bi ahizpek ia urte osoa Madrilen igarotzen zuten; Euskal Herrira bakarrik udan hurbiltzen ziren. Frankisten estatu kolpeak Arizmendi familia Madrilen harrapatu zuen. Handik Bartzelonara ihes egin zuten eta, ondoren, Frantziara. Marseillatik erbesteratzeko itsasontzi bat lortu zuten, Quanza izenekoa, baina behin Casablancan atxilotuak eta konzentrazio esparru batean entzerratuak izan ziren. Azkenik, 1941ko azaroaren 20an Mexikoko Veracruzera heldu ziren.

Mexiko Hiriko Colegio Madrid eta Instituto Luis Vives instituzioetan ikasi zuen, biak errepublikarrek sortutako ikastegiak. UNAMen odontologia ikasi zuen. Beka bati esker ikasketekin jarraitzeko New Yorkera joan zen. Berriro ere Mexiko Hirian ondotologo bezala hasi zen lanean. Lan horretan lehendabizi Espainiako errepublikanoei, ondoren Amerika osotik Mexikora joandako iheslari askoei lagundu zien. Geroago Ejertzito Zapatistarekin jarri zen harremanetan. Ramona Komandantea ezagutu zuen eta laster zapatisten dentista bihurtu zen; halaber haien ideen propagandista egin zen. Korok beti ideia errepublikarrak eta ezkertiarrak defenditu zituen. Ez zuen seme-alabarik izan.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]