Koro Benito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Koro Benito
Koro Benito.jpg
Bizitza
Jaiotza Lumbrales1965eko martxoaren  5a (54 urte)
Herrialdea  Bizkaia
Lehen hizkuntza gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea

Koro Benito García (Lumbrales, Salamanca, 1965eko martxoaren 5a) poeta da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koro Benito Salamancako Lumbrales herrian jaio zen. Haurra zela Eibarrera etorri zen Benito-García familia eta han igaro zituen Korok haurtzaroa eta nerabezaroa. Zenbait urtez Durangon bizi ondoren, Garain bizi da gaur egun. Natur zalea eta estetika defendatzailea da. 14 urte zituela sortutako lehen poema ikastetxeko aldizkarian argitaratu zuten, hortik aurrera idazten jarraitu zuen harik eta lanean hasi zen arte. Zenbait urtez idatzi gabe egon ondoren 25 urterekin berriro hasi zen idazten eta bere lehen poema liburua izango zena sortzen. Poesia sortzeari eta errezitatzeari ahal duen denbora guztia dedikatzen dio, ikastaroetan, errezitaldietan zein liburu aurkezpenetan parte hartuz. Hainbat errezitazio ikastaro ere egin ditu.

2016an ¿Seré arcoíris algún día? poema liburua argitaratu zuen eta 2018an hirugarren edizioa. Hainbat herritan aurkeztu du liburua: Lumbrales bere jaioterrian, Eibarren, Durangon, Bilbon, Granadan eta Madrilen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ¿Seré arcoíris algún día? (2016)
  • Vagabunda (Forjadores de sueños 2018)

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2016an "Voces del Extremo" izeneko urteroko poesia ekitaldian parte hartu zuen
  • 2017 eta 2018an Gasteizko Festival Internacional de poesía, Poetas en mayo ekitaldian hartu du parte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://anboto.org/komunitatea/hitzezetaahotsez/1530607728242-errotzea

http://www.durangon.com/transmita-poco-la-inmensa-emocion-la-lo-escribi-me-doy-satisfecha/

http://www.luzcultural.com/?p=4627

https://www.tiposinfames.com/event/sere-arcoiris-algun-dia/

http://www.deia.eus/2017/02/20/bizkaia/duranguesado/el-arco-iris-que-ilumina-a-koro

http://repoelas.com/poetas/Coro_Benito.htm

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.facebook.com/KoroBenito

https://www.facebook.com/profile.php?id=100002038894230

https://www.instagram.com/korobenitogarcia/

https://twitter.com/KoroBenito

https://arcoiris2016.wordpress.com/