Koroa Hirukoitza (txirrindularitza)
- Artikulu hau txirrindularitzako lorpenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koroa Hirukoitza (argipena)».
| Koroa Hirukoitza | |
|---|---|
| Kirola | errepideko txirrindularitza |
Koroa Hirukoitza, txirrindulari batek izan dezakeen lorpenik handiena da. Termino honen definizio bat baino gehiago erabiltzen diren arren, benetako koroa hirukoitza, urte berean Frantziako Tourra, Italiako Giroa eta Munduko errepideko txapelketa irabaztea da.
Ez da titulu ofiziala eta ez dago saririk lortzen duen txirrindulariarentzat.
Koroa Hirukoitzaren garaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru txirrindularik baino ez dute lortu benetazko Koroa Hirukoitza (Tourra, Giroa eta Munduko txapelketa):[1]
| Txirrindularia | Urtea | Lasterketa |
|---|---|---|
| 1974 | Tourra + Giroa + Munduko txapelketa | |
| 1987 | Tourra + Giroa + Munduko txapelketa | |
| 2024 | Tourra + Giroa + Munduko txapelketa |
Koroa lortetzik oso gertu izan zirenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait txirrindulari koroa hirukoitza lortzetik oso gertu egon ziren, urte berean Giroa eta Tourra irabazi baitzuten, baina Munduko txapelketan ez zuten garaipena eskuratu (Fausto Coppi eta Miguel Indurain podiumera igo ziren).
| Txirrindularia | Urtea | Itzuliak | Munduko txapelketa |
|---|---|---|---|
| 1949 | Tourra + Giroa | 3. postua | |
| 1952 | Tourra + Giroa | — | |
| 1963 | Tourra + Giroa | 14. postua | |
| 1964 | Tourra + Giroa | 7. postua | |
| 1970 | Tourra + Giroa | 29. postua | |
| 1972 | Tourra + Giroa | 4. postua | |
| 1982 | Tourra + Giroa | Utzi | |
| 1985 | Tourra + Giroa | Utzi | |
| 1992 | Tourra + Giroa | 6. postua | |
| 1993 | Tourra + Giroa | 2. postua | |
| 1998 | Tourra + Giroa | — |
Koroaren beste definizio batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirol ibilbideko koroa hirukoitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sei txirrindularik baino ez dute lortu, kirol ibilbidean zehar, koroa hirukoitza osatzen duten hiru probak irabaztea: Giroa, Tourra eta Munduko txapelketa. Merckx, Roche, eta Pogačar, egiazko koroaren irabazleei, gehitu behar zaie Fausto Coppi, Felice Gimondi eta Bernard Hinault; azken hirurak “kirol ibilbideko koroa hirukoitza” lortu dutela esan ohi da.
| Txirrindularia | Frantziako Tourra | Italiako Giroa | Munduko txapelketa |
|---|---|---|---|
| 1949, 1952 | 1940, 1947, 1949, 1952, 1953 | 1953 | |
| 1965 | 1967, 1969, 1976 | 1973 | |
| 1969, 1970, 1971, 1972, 1974 | 1968, 1970, 1972, 1973, 1974 | 1967, 1971, 1974 | |
| 1978, 1979, 1981, 1982, 1985 | 1980, 1982, 1985 | 1980 | |
| 1987 | 1987 | 1987 | |
| 2020, 2021, 2024, 2025, 2026 | 2024 | 2024, 2025 |
Hiru Itzuli Handiak urte berean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru Itzuli Handiak denboraldi berean irabaztea, beste motako koroa hirukoitza litzateke. Hala ere, inork ez du oraindik balentria hau lortu.
Hiru Itzuli Handiak kirol ibilbidean zehar
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zortzi txirrindularik lortu dute hiru Itzulietan gailentzea, urteetan zehar.
| Txirrindularia | Frantziako Tourra | Espainiako Vuelta | Italiako Giroa |
|---|---|---|---|
| 1957, 1961, 1962, 1963, 1964 | 1963 | 1960, 1964 | |
| 1965 | 1968 | 1967, 1969, 1976 | |
| 1969, 1970, 1971, 1972, 1974 | 1973 | 1968, 1970, 1972, 1973, 1974 | |
| 1978, 1979, 1981, 1982, 1985 | 1978, 1983 | 1980, 1982, 1985 | |
| 2007, 2009 | 2008, 2012, 2014 | 2008, 2015 | |
| 2014 | 2010 | 2013, 2016 | |
| 2013, 2015, 2016, 2017 | 2011, 2017 | 2018 | |
| 2022, 2023 | 2025 | 2026 | |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «How Tadej Pogačar created history and claimed cycling's Triple Crown of the Giro-Tour-Worlds» cyclingweekly.com.
- ↑ Fausto COPPI Palmaresa les-sports.info
- ↑ Jacques ANQUETIL Palmaresa les-sports.info
- ↑ Eddy MERCKX Palmaresa les-sports.info
- ↑ Miguel INDURAIN Palmaresa[Betiko hautsitako esteka] les-sports.info
- ↑ Marco PANTANI Palmaresa les-sports.info