Koroa ubel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koroa ubela
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPezizaceae
GeneroaSarcosphaera
Espeziea Sarcosphaera coronaria

Koroa ubela (Sarcosphaera coronaria edo Sarcosphaera eximia) Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gordinik edo gutxi eginda oso toxikoa da. Egosi luze baten ondoren, eta ateratzen den ura baztertuz, badirudi jan daitekeela.

Sinonimoak: Sarcosphaera crassa, Peziza amplissima.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, globo formakoa, barnehutsa, zuri zikin, more kolorekoa kanpotik; izar itxuran zabaltzen da eta barruko zati emankorra, bioleta kolorekoa erakusten du. Erdi lurperatuta egoten da itxita dagoenean eta izar forman azaleratzen da irekitzen denean.

Hanka: Ez du hankarik.

Haragia: Nahiko lodia, zurixka, morea ertzean, hauskorra.[2]

Etimologia: Sarcosphaera terminoa grekotik dator, haragia esan nahi duen "sárx sarcós" hitzetik eta esfera esan nahi duen "sphaira" hitzetik. Bola haragitsua, gaztetan duen itxuragatik. Coronaria epitetoa berriz latinetik dator, koroari dagokiona, esan nahi duen "coronarius" hitzetik. Bere ertz moztuak ematen dioten formagatik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso toxikoa, eta hilgarria ere bai gordinik jaten bada.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ezaugarriengatik oso zaila da beste espezie batekin nahastea. Geopora sumneriana delakoarekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian, batez ere apirilean, asko ateratzen da, bai itsas mailako pinudietan , bai mendiko pinudietan. Pagadietan ere aurki daiteke.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Israel, Turkiaren Asiako zatia, Ipar Afrika, Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 742 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 550 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 627 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 62 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]