Koronea
Itxura
Koronea edo Koroneia, Beoziako hiri bat izan zen, Helikon mendian kokatua.
Suposatzen denez, Tesaliako Koronea izena eman zioten tesaliarrek kanporatutako beoziarrek sortu zuten (Pausaniasen arabera, Haliarto edo Atames izan ziren buruzagi tesaliarrak). Atenearen tenplua Kuarios edo Kuralios ibaiaren ertzean eraiki zuten (Tesaliako ibaiko izenetik), non Panbeoziako jaialdia egiten zen, Beozia osoko hirientzat.
Hirian bertan edo inguruetan, hainbat gudu gertatu ziren:
- Lehena K.a. 447. urtean. Keroneako hiria, Koroneatik iparmendebaldera zegoena, Atenastarren aldekoen mende zegoen, Beozian nagusitasuna zuena, eta estatu kolpe batek, kontrako alderdiari eman zion boterea. Atenastarrek Tolmides bidali zuten armada txiki batekin, eta hiria berreskuratu zuen, baina inguruetan garaitua izan zen, Keronea eta Koronea arteako lautadan, Atenasen aurka zegoen aliantza beoziar baten aldetik. Tolmides guduan hil zen eta Atenasek Beozian zuen nagusitasuna galdu zuen.
- K.a. 394. urtean Agesilao II.ak tebastarrak eta hauen aliatuak garaitu zituen herriaren parean zegoen lautadan.
- K.a. 338an, Mazedoniako Filipo III.ak, Keroneako gudua irabazi ondoren, Tebasi eman zion hiria, eta, ondoren, Mazedoniako erregeen alde jarri zen Mazedoniak Erromaren aurka izan zituen bi gerretan.