Korres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Korres
Araba, Euskal Herria
Korres.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Arraia-Maeztu
Koordenatuak 42° 42′ 00″ N, 2° 26′ 00″ W / 42.7°N,2.4333333333333°W / 42.7; -2.4333333333333Koordenatuak: 42° 42′ 00″ N, 2° 26′ 00″ W / 42.7°N,2.4333333333333°W / 42.7; -2.4333333333333
Korres hemen kokatua: Euskal Herria
Korres
Korres
Korres hemen kokatua: Araba
Korres
Korres

Korres[1] Arabako ekialdeko herri bat da, Mendialdea eskualdekoa, Arraia-Maeztu udalerrikoa. Itsas mailatik 709 metro gorago dago. 2007ko erroldan, 25 biztanle zituen.

Korres Izkiko natura parkearen barruan dago, eta herria ohiko abiapuntua da Soila (993 m) eta Muela (1.055 m) mendietara igotzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztela eta Nafarroako Erresumaren arteko mugan zegoenez, Portiellako gaztelua edo Mairuena eraiki zuten, Erdi Aroko guduen lekuko.

Borroka haiek amaiturik, 1204an Gaztelako Alfontso X.a Jakituna erregeak herriari foruak eman zizkion. Ondorengo mendeetan, Korresen jabetza Gaonatarrena izan zen lehenik, Lazkanotarrena ondoren, eta Valmedianoko Markesarena azkenik. XVII. mendean bertoko zenbait emakume sorgin salatu zuten.

1960ko hamarkadan utzi zion udalerri independentea izateari.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korresko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
35 34 31 28 25 24 24 25

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduera tradizionalak abeltzaintza eta ikazkintza izan dira, baina XX. mendearen hasieran San Ildefonsoko meategian asfalto ustiatzeari ekin zioten, eta argindarra sortzeko presa bat ere eraiki zuten herrian.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Korres, Arraia-Maeztuko Udalaren webgunean.


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa