Gorteko emakume baten erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kortesana baten erretratua» orritik birbideratua)
Gorteko emakume baten erretratua
Ritratto di cortigiana
Jatorria
Sortzailea(k)Caravaggio
Sorrera-urtea1601
IzenburuaRitratto di cortigiana
MugimenduaBarrokoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak66 (altuera) × 33 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaBode museoa
BildumaBode museoa
JabeaVincenzo Giustiniani
Gertaera nabarmenak1945
art destruction (en) Itzuli

Gorteko emakume baten erretratua (italieraz: Ritratto di cortigiana), Caravaggiok 1597 inguruan margotutako lana da. Bertan Fillide Melandroni Flora Antzinako Greziako jainkosa bezala agertzen da. Alemanian, Bode museoan (Berlin) gordetzen zen, baina Bigarren Mundu Gerran galdu zen: 1945an txikitu zuten. Egun argazkiei esker ezagutzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez, Caravaggiok Onorio Longhirentzat egin zuen, Caterina Campirekin ezkondu behar zen garaian. 1638an modeloa Fillide Melandroni identifikatu zen. Fillide Caravaggioren margolan askotan agertzen da: Marta eta Maria Magdalena, Santa Katalina Alexandriakoa, Judith eta Holofernes. Esaten denez, modelo hau Ranuccio Tomassonik Caravaggiori aurkeztu ziona izan zen; Carvaggiok, gero, 1606an, Tomassoni hil zuen, eta hor margolariaren maldan behera hasi zen.[1] Margolana Vincenzo Giustinianirena (1564-1637) izan zen.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[2]Oso margolan soila da. Kolore aldetik zuriaren nagusitasuna nabaria da. Ezaugarri bereziena modeloak bularraldean duen lorea da, hau ere zuria. Espezialistek lore horren inguruan hainbat hipotesi azaldu dituzte. Batzuen ustez laranja-lore edo bergamota izan daiteke, biak ala biak ezkontzaren sinboloak. John Gash-ek, bestetik, jasmin bat ikusi du hor, maitasun erotikoaren sinboloa.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «'Red-blooded Caravaggio killed love rival in bungled castration attempt'» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  2. (Ingelesez) «centuriespast | Caravaggio, Portrait, Caravaggio paintings» Pinterest (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  3. .