Kortikotropinaren hormona askatzaile
| Kortikotropinaren hormona askatzaile | |
|---|---|
| Konposizioa | Corticotropin-releasing factor domain (en) |
| Erabilera | |
| Rola | hormona |
| Identifikatzaileak | |
| CAS zenbakia | 9015-71-8 |
| MeSH | D003346 |

Kortikotropinaren hormona askatzailea (CRH, ingelesez), adrenokortikotropinaren hormona askatzailea ere deitua, hipotalamoak ekoiztutako hormona da, hipofisiaren gain jarduten duena azken honek ACTH hormona jario dezan [1]. Garai batean hormona honi CRF deitzen zitzaion.
Egitura kimikoari dagokionez, hormona peptidikoa da, hots, aminoazidoz osatuta dago. 41 aminoazidok osatzen dute.
Estres egoeretan hipotalamoak CRH hormona jariatzen du maila handietan [2] [3]. Honek ACTH hormonaren askapena eragiten du hipofisian, era berean giltzurrungaineko guruinetan kortisolaren jarioa areagotzen duena. Kortisolaren gehiegizko askapena da, hain zuzen, estresari gorputzak ematen dion erantzunetako bat (adrenalinaren askapenarekin batera), immunitate-sistemaren gain ere eragina duena.
Hipotalamoak CRH hormona ekoizten ez duenean edo kopuru txikietan ekoizten duenean hipofisiak ez du ACTH sortzen. Ondorioz, giltzurruingaineko guruinek ez dute korttisola ekoizten eta hainbat asaldura metaboliko agertzen dira, Addisonen gaixotasunarekin antza handia dutenak. CRHren gehiegizko ekoizpenak, aldiz, Cushingen sindromea eragin dezake [4] eta baita asaldura neuro-psikiatrikoak ere (depresioa, antsietatea...).
CRH hormonaren sintesiaren erregulazioa kortisolaren menpe dago, feedback negatiboaren sistema baten bidez (ikusi irudia)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hormona liberadora de corticotropina Diccionario Médico, Clínica Universidad de Navarra
- ↑ Bonfiglio J.J. (2013) Mecanismos moleculares involucrados en la señalización celular de la hormona CRH en el sistema nervioso central Universidad Nacional de Buenos Aires
- ↑ Smith, Sean M.; Vale, Wylie W. (2017-02-7) The role of the hypothalamic-pituitary-adrenal axis in neuroendocrine responses to stress Dialogues in Clinical Neuroscience. 8 (4): 383–395
- ↑ Ganong, William F. : Manual de Fisiología Médica Ed. El Manual Moderno SA (1979), 329 orr. ISBN: 0-87041-135-7