Kostiantyna Malytska
| Kostiantyna Malytska | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kropyvnyk (en) |
| Herrialdea | Poloniako Bigarren Errepublika Ukrainako Herri Errepublika Mendebaldeko Ukrainako Herri Errepublika |
| Heriotza | Lviv, 1947ko otsailaren 23a (74 urte) |
| Hobiratze lekua | Lychakiv Cemetery (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ukrainera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | irakaslea, editore-laguntzailea, iritzi-kazetaria, idazlea, itzultzailea, pedagogoa eta bibliografoa |
| Enplegatzailea(k) | Dzvinok (en) Stefanyk National Science Library (en) |
| Kidetza | Ukrainian Women's Union (en) Prosvita (en) Ridna Shkola (en) Q12163962 Q16699449 |
Kostiantyna Ivanivna Malytska[1] (ukraineraz: Костянтина Іванівна Малицька; Kropyvnyk, 1872ko maiatzaren 30a – Lviv, 1947ko urtarrilaren 22a[2]), Vira Lebedova eta Txaika Dnistrova (euskaraz: «Dniesterreko Kaioa») izengoitiez ere ezaguna, ukrainar irakasle, idazle eta aktibista izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Malytska gaur egungo Kalux raioneko Kropyvnyk herrian jaio zen 1872an. Irakasle moduan trebatu zen, 1892an graduatuz. Lehen hezkuntzan irakatsi zuen Halytxen, Luzhanyn eta Lviveko Xevtxenko nesken eskolan.[3]
1912an, Emakumeen Batzordearen bilera bat antolatu zuen Lviven, saihestezina zela ikusten zuen gerrarako prestatzeko. Bilerako beste parte-hartzaile batzuk Olena Stepaniv (1892-1963), Maria Biletska (1864-1937) eta Olha Basarab (1889-1924) izan ziren.[4] Sortu zuten Borroka Fundazio Nazionaletik bildutako dirua Ukrainako Sitx fusilariak finantzatzeko erabili zen[4] eta Stepaniv izan zen unitate horretako lehen emakumezko ofiziala.[5]
1938an, Poloniako Bigarren Errepublikak Ukrainako Emakumeen Batasuna legez kanpokoa zela adierazi zuen. Ondorioz, emakumeen beste erakunde bat sortu zen, Druzhyna Kniahyni Olhy (Ohla printzesaren lagunak), eta Marytska erakunde horretako buruzagietako bat bihurtu zen. Erakundea berriaren existentzia laburra izan zen, 1939an sobietarrek Galitzia okupatu zutenean desagertu baitzen.[6]
1941eko udan, Ukrainako Emakumeen Zerbitzua elkartea sortu eta 1941eko irailera arte zuzendu zuen.[7][8]
Malytskak haurrentzako antzezlanak eta abestiak idatzi zituen eta aldizkarietan kolaboratu zuen. 1899an, Mali druzi haurrentzako ipuinak argitaratu zituen. Hezkuntzari buruzko hainbat artikuluren egilea ere izan zen. Daniel Defoe, Selma Lagerlöf, Aleksandr Puxkin eta Mikhail Lermontoven idazlanak ukrainerara itzuli zituen.[9] Lviven hil zen 1947an, 74 urte zituela.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2025-10-08).
- ↑ (Ukraineraz) Шалата, М. (2018). «Коли померла Костянтина Малицька: дискурс» Літературна Україна 34: 14. 2018-09-20.
- 1 2 (Ingelesez) «Malytska, Konstantyna» Internet Encyclopedia of Ukraine (kontsulta data: 2025-10-08).
- 1 2 (Ingelesez) Wolynetz, Lubow. «The Role of Dedicated Ukrainian Women in World War I» Ukrainian Museum Library of Stamford 2015-11-29 (kontsulta data: 2025-10-08).
- ↑ (Ukraineraz) «Stepaniv, Olena» Internet Encyclopedia of Ukraine (kontsulta data: 2025-10-08).
- ↑ (Ingelesez) «Druzhyna Kniahyni Olhy» Internet Encyclopedia of Ukraine (kontsulta data: 2025-10-08).
- ↑ (Ingelesez) Myna, Zhanna. «The Influence of Cultural Communication on Institutionalization: Libraries, Museums and Archives in Today's Media Space» Historical and cultural heritage: preservation, access, use (National Aviation University).
- ↑ (Ukraineraz) «Малицька Костянтина Іванівна» Енциклопедія Сучасної України (kontsulta data: 2025-10-08).
- ↑ (Ukraineraz) Москаленко, Михайло. «Нариси з історії українського перекладу. 6» Всесвіт (kontsulta data: 2025-10-08).