Kostis Palamas
Kostis Palamas | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Patras, 1859ko urtarrilaren 13a | ||||
Herrialdea | Grezia | ||||
Bizilekua | Patras Missolonghi (en) Atenas | ||||
Heriotza | Atenas, 1943ko otsailaren 27a (84 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Atenasko Lehen Hilerria | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | Q16327934 | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | National and Kapodistrian University of Athens (en) | ||||
Hizkuntzak | greziera modernoa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria, literatura-kritikaria, poeta, antzerkigilea eta idazlea | ||||
Mugimendua | New Athenian School (en) | ||||
Kostis Palamas (grezieraz: Κωστής Παλαμάς; Patras, 1859ko urtarrilaren 13a - Atenas, 1943ko otsailaren 27a) greziar poeta izan zen. Eragin handia izan zuen Greziako literatura modernoaren bilakaeran. Literaturan hizkuntza demotikoa erabiltzen hasi zen Atenasko Eskolako aitzindaria izan zen. Tradizionalismoa alde batera utzi, eta bere inspirazio-iturria herriaren hizkuntzan eta bizitzan oinarritzen ahalegindu zen. 1886an argitaratu zuen lehenengo poesia-bilduma: Tragoudia tes Patridos mou (Nire herriko kantak). Harenak dira, halaber: Iamboi kai Anapaestoi (1897, Ianboak eta Anapestoak); Asalefte Zoe (1904, Bizi aldaezina); Dodeckalogos tou Gyftou (1907, Ijitoaren dodekalogoa); eta I flogera tou Vasilia (1910, Erregearen flauta). Atenasko Unibertsitateko idazkaria izan zen, 1897. urtetik aurrera; herri-hizkuntzaren alde zeudenen buru izan zen hizkuntza-ereduen lehian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kostis Palamas |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.