Koto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Koto
Ezaugarriak

Greziar mitologian, Koto edo Kotto (grezieraz Κοττος Kottos, "indartsua" edo "Kotitoren semea", latinez Cottus), Hekatonkiro bat zen, ehun beso eta berrogeitamar buru zituen erraldoi bat, Urano eta Gearen semea eta Briareo eta Gigesen anaia.

Bere anaiekin batera, Tartaroan giltzaperatu zuten, lehenik Uranok eta ondoren Kronosek, honi, bere aita garaitzen lagundu ziolarik, Zeusek askatu eta honekin Titanomakian parte hartu zuten arte. Gerra amaitzean, Ozeano ibaiko jauregi batean ezarri zen. Tetis nereidak deitu zuen Zeusi lagun ziezaion jainkoa, Herak, Poseidonek eta Ateneak, Olinpotik botatzeko saiakera batean kateatu zutenean.