Krabelin gorridun baserritar gaztea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Krabelin gorridun baserritar gaztea edo Hiri ingurua'
Adolfo Guiard - The Little Village Girl with Red Carnation - Google Art Project.jpg
Jatorria
Sortzailea Adolfo Guiard Larrauri
Sorrera-urtea 1903
Jatorrizko izenburua The Little Village Girl with Red Carnation
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 600 milimetro
Altuera 730 milimetro
Genero artistikoa erretratua
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua Arte Ederren Museoa
Bilduma Arte Ederren Museoa
Inbentarioa 82.31

Krabelin gorridun baserritar gaztea (gaztelaniaz, Aldeanita del clavel rojo) margolana Adolfo Guiard artistaten lan ezaguna da. Margolari honek marrazkiari garrantzi handia eman zion baina lan honetan margoak difuminatzen ikusten ditu.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honetan ez dago irudia inguratzen duen marrazkia eta plastikotasuna koloreekin lotuta dator. Margolanean kolore deigarriena krabelinena da, zalantzarik gabe: gorria eztanda egiten du lanaren erdian. Kolore nagusiak, bestetik, urdinak eta arreak dira. Irudi nagusia hamar urte baino gutxiago izango dituen neskatxarena da, buruan esneontzi handia bat daramana. Goizeko orduak dirudite eta protagonistak etxetik kanpo daude. Atzealdean itxura kostunbrista duen eszena ikus daiteke: haur batzuk jolasten, emakume zahar bat etxearen kanpoaldean eserita lanean, fondoan itsasontzi baten belak, zuhaitz bat... Irudi horiek difuminatuagoak daude. Krabelinak sentsualitate kutsu bat ematen dio neskatxari; hala ere, bere begietan melankolia, agian nekea, da nagusi, haren pentsamenduak eszena horretatik kanpo egongo balira bezala.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]