Baserritar neskato krabelin gorriduna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernestobanpiroa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:51, 19 urria 2016
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Txantiloi:Margolan infotaula

Krabelin gorridun baserritar gaztea (gaztelaniaz, Aldeanita del clavel rojo) margolana Adolfo Guiard artistaten lan ezaguna da. Margolari honek marrazkiari garrantzi handia eman zion baina lan honetan margoak difuminatzen ikusten ditu.[1]

Deskribapena

Lan honetan ez dago irudia inguratzen duen marrazkia eta plastikotasuna koloreekin lotuta dator. Margolanean kolore deigarriena krabelinena da, zalantzarik gabe: gorria eztanda egiten du lanaren erdian. Kolore nagusiak, bestetik, urdinak eta arreak dira. Irudi nagusia hamar urte baino gutxiago izango dituen neskatxarena da, buruan esneontzi handia bat daramana. Goizeko orduak dirudite eta protagonistak etxetik kanpo daude. Atzealdean itxura kostunbrista duen eszena ikus daiteke: haur batzuk jolasten, emakume zahar bat etxearen kanpoaldean eserita lanean, fondoan itsasontzi baten belak, zuhaitz bat... Irudi horiek difuminatuagoak daude. Krabelinak sentsualitate kutsu bat ematen dio neskatxari; hala ere, bere begietan melankolia, agian nekea, da nagusi, haren pentsamenduak eszena horretatik kanpo egongo balira bezala.[2]

Erreferentziak

Kanpo loturak