Kramatorskeko tren-geltokiaren aurkako erasoa
Kramatorskeko tren-geltokiaren aurkako erasoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Mota | Barreiatze-munizioarekin eginiko misil-erasoa | ||
Honen parte da | Ekialdeko Ukrainako erasoaldia (Ukrainako inbasioa) | ||
Data | 2022ko apirilaren 8a c. 10:30 AM (UTC+3) | ||
Garaia | Aro Garaikidea eta Errusia Vladimir Putinen gobernupean | ||
Kokaleku | Kramatorskeko tren-geltokia, Kramatorsk, Donetsk Oblasta (Ukraina) | ||
Herrialdea | Ukraina | ||
Parte-hartzaileak | |||
Helburu | Kramatorskeko tren-geltokia | ||
Pertsona hilak | 59[1] | ||
Pertsona zaurituak | 109[2] | ||
Erantzule | Errusia | ||
Arma | OTR-21 Tochka | ||
Kramatorsk hiriko tren-geltokiaren aurkako erasoa 2022ko apirilaren 8an Donetsk Oblastako Kramatorsk hiriaren izen bereko tren-geltokian misilekin egindako aire-erasoa izan zen, Ukrainan, Ukrainako inbasioaren testuinguruan.[3][4] Apirilaren 14rako, Ukrainako ofizialek 59 zibilen heriotza eta beste 109ren zauritzea adierazi zuten, misil-erasoaren ondorioz.[1][2]
Ukrainako Gobernuak, honen aliatuek eta aditu batzuek adierazi zuten erasoa Errusiak egin zuela,[5][6][7][4] azken honek errua ukatu duen arren. BBCren eta Bellingcaten arabera, 2022ko apirilerako ezjakina zen misilaren jatorria.[8][9]
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko otsailaren 24an hasitako Errusiaren inbasioaren zati gisa, Donetskeko eta Luhanskeko Herri Errepubliken indarrek –Errusiaren babesean– Donetsk eta Luhansk Oblasten zatiak hartzeko erasoaldi bat zuzendu zuten, egun Ukrainaren kontrolpean baitaude. Sloviansken eta Kramatorsken zeuden Ukrainako Indar Armatuetako soldaduek zeregin garrantzitsua izan zuten erasoaldi honi aurre egiteko.[10]
Erasoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ukrainako Gobernuaren arabera, bonbardaketa-momentuan 1,000 eta 4,000 zibil artean, batez ere emakumeak eta haurrak, zeuden geltokian Kramatorsketik ateratzeko zain, gatazka-frontetik gertu zeudelako.[11][12] Pavlo Kyrylenko-k, Donetsk Oblasteko Gobernadoreak, apirilaren 14an adierazi zuen 59 pertsona hil zirela erasoaren ondorioz, eta beste 109 zauritu zeudela.[1] Hildakoen hartean, gutxienez eta momenturako, bost haur ere zeuden; ondorioz, UNICEFek ere erasoa gaitzetsi zuen.[13]
Bi misilek Kramatorskeko tren-geltokiko eraikinaren inguruan jo zuten, goizeko 10:30ak aldera.[11] Lehen informazioak 10:45ak aldera argitaratu ziren, Ukrainako komunikabideetan. Goizeko 10:24 eta 10:25etan, Donetskeko Herri Errepublikarekin afiliatutako komunikabideek Shakhtarsketik –DHEn kontrolpeko hiria– misil-pare bat jaurti zutela erakusten zuten bideoak argitaratu zituzten.[14]
Munduko Sukalde Nagusiko kooperante batek, Kramatorskeko erasoa ikusi zuenak, "bost eta hamar leherketa artean" entzun zituela esan zuen. Informazio ezberdinek eszena oso odoltsu bat deskribatzen zuren. Agintariek esan zuten zenbait pertsonak kideak galdu zituztela leherketan. Atentatuaren biktimen gorpuak bertan zeuden, abandonatutako ekipajeen artean.[15]
Hasierako informazioaren arabera, gutxienez 39 pertsona hilda aurkitu zituzten gertakarien tokian, baina biktimen estimazioa 59ra igo zen ondoren –horien artean zazpi haur, gutxienez–, bizirik atera ziren pertsona gehiago hil baitziren ospitalean.[16]
Misilak, hasiera batean, Iskander misil balistiko gisa identifikatu ziren.[17] Pavlo Kyrylenko-k, Donetsk Oblasteko Gobernadoreak ondoren zehaztu zuenez, barreiadura-munizioz armaturiko Tochka-U misilak izan ziren.
Misiletako batek ЗА ДЕТЕЙ (za detei) errusierazko hitzak idatzirik zituen (euskaraz, ez. lit.: "haurren aldeko [mendekua]"), kanpoan, zuriz margotuak. Hala ere, esaldiak irakurketa desberdinak izan ditzake eta, horrek, polemika areagotu zuen.[18] Misilaren serie-zenbakia "Ш91579" da, jatorrizko armategira arte jarraitzeko erabil daitekeena.[19][20]
Erantzunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ukrainak zuzenean Errusiari leporatu zion bonbardaketa –egun, Ukrainaren kontrolpean dago Kramatorsk–. Donetskeko Herri Errepublika errusiazaleak, ordea, ukatu egin zuen Errusiak halakorik egin izana, eta Kievi egotzi zion tren-geltokiari egindako erasoa. Errusiako Defentsa Ministerioak ere gezurtatu egin zuen hau, eta zehaztu bere armadak ez zuela Kramatorsken jarduera militarrak egiteko helbururik.[21]
Ukraina eta honen aliatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Volodymyr Zelensky-k, Ukrainako Presidenteak, "mugarik gabeko gaitz" gisa deskribatu zuen Errusia.[22]
Ursula von der Leyen-ek, Europako Batzordeko Presidenteak, atentatuaren egunean Ukrainan izan zenak, erasoa "doilortzat" jo zuen.[23] Jean-Yves Le Drian-ek Frantziako Kanpo Arazoetako ministroak "gizateriaren aurkako krimentzat" jo zuen erasoa, eta esan zuen ezin zela zigorrik gabe geratu;[24] Ben Wallace-k, Erresuma Batuko Defentsa-Idazkariak, berriz, gerra-krimentzat jo zuen. António Guterres-ek, Nazio Batuetako Idazkari Nagusiak, misilekin egindako erasoa "guztiz onartezina" zela esan zuen.[25]
Oleksandr Kamyxin-ek, Ukrainako Trenbideen Presidenteak, "trenbideko bidaiari-azpiegiturari eta Kramatorsk hiriko biztanleei zuzendutako kolpe" gisa deskribatu zuen gertaera.[26] Ukrainako Segurtasun Zerbitzuak, gainera, zigor-arloko prozesu bat ireki zuen Ukrainako Zigor Kodearen 438. artikuluari jarraiki.[27]
Justin Bronk-ek Royal United Services Instituteko analistak adierazi zuen Errusiak Ukrainako garraio-azpiegiturak kaltetu nahi zituela, Ukrainako indarren zirkulazioa zailtzeko Donbassean zehar. Era berean, iradoki zuen Errusiak misil mota zehatz horren alde egin zuela, Ukrainako Armadaren armategian ere bazegoenez, "urak lausotzeko".[25]
Errusia eta honen aliatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean, Errusiako komunikabide estatalek eta Telegram-eko kanal errusiazaleek adierazi zuten Errusiaren aire-erasoek garraio militarreko helburu bat jo zutela, Kramatorsken.[28][29] Hala ere, argi geratu ondoren misilek zibilak hil zituztela, informazio hori berridatzi, Errusiako Gobernuak erasoaren erantzukizuna ukatu eta Errusiako Defentsa Ministerioak Ukrainaren berri faltsutzat jo zuen.[28][30] Errusiako Defentsa Ministerioak adierazi zuenez, Ukrainako Indarrek jaurti zituzten misilak ondoko Dobropilia hiritik, Kramatorsken hego-mendebaldean dagoena.[31][32]
Errusiako zenbait komunikabidek ere misilaren serie-zenbakia Ukrainako Indarrek erabilitakoaren tarte berekoa zela adierazi zuten. Hala ere, serie-zenbakiak ezin dira erabili misilak zein alderdik jaurti zuen frogatzeko; izan ere, Tochka-U guztiak Errusiako zentro bakar batean fabrikatu ziren, eta, handik, banatu ziren Sobietar Batasun osoan. Horren ondorioz, adibidez, Errusiak Sirian erabilitako Tochka-U baten eta Ukrainak Snizhne-n erabilitako baten arteko serie-zenbakien kointzidentzia estua dago.[33][9][34] Gainera, Errusiak eta Ukrainak beste aldetik harrapatutako munizioen erabilera zabala egin dute.[35][36]
Apirilaren 10az geroztik, BBCren logotipo faltsu bat zuen bideo editatu bat zabaldu zen Telegrameko errusiazaleen kanaletan, errua indar ukrainarrei egozten zitzaiena. Bideoa Errusiako Estatu-telebistan ere eman zen. Halere, BBCk ez du horrelako bideorik ekoitzi.[37][38]
Errusiar erantzunaren ebaluazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amnistia Internazionalak, eta ikerketa kazetarien talde batek, hainbat aditu militar anonimoekin batera –hala nola, Conflict Intelligence Teama–, jakinarazi zuten Ukrainako indar errusiarrek Tochka-U misilak erabili zutela, Ukrainako inbasioan zehar, Kramatorsken aurkako erasoaren aurretik.[39] Gainera, Bielorrusiako kode irekiko Hajun Proiektuko ikertzaileek, martxoaren 5ean eta martxoaren 30ean Bielorrusiatik Ukrainara "V" markarekin zihoazen Tochka misildun kamioi errusiar batzuen bideoak argitaratu zituzten.[40] Gainera, Gerraren Ikerketarako Institutuak ebaluatu zuen Errusiako Guardiako Arma Konbinatuen 8. Armadak, Donbassen lanean ari denak, Tochka-U misilak zituela.[5] Errusiako albisteek eta sare sozialetako irudiek Errusiako Misilen 47. Brigada erakusten dute, Arma Konbinatuen 8. Armadako kide dena, Tochkak 2021ko ekitaldi publikoetan erakutsiz, Krasnodarreko Garaipenaren Eguneko desfilean barne.[9]
Hil horretan bertan, PolitiFactek gertakaria bandera faltsuko operazio bat izateko aukera aztertu zuen, eta honako hau ondorioztatu zuen: "Ez dago froga sinesgarririk Ukraina apirilaren 8an Kramatorskeko tren-geltokian izandako erasoaren atzean zegoela esateko."[41]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Vakil, Caroline. (2022-04-14). «Death toll in Ukraine train station bombing reaches 59, including 7 children» The Hill (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- ↑ a b (Ukraineraz) «Кількість загиблих дітей від ракетного удару по Краматорську зросла до семи» www.ukrinform.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- ↑ (Ingelesez) «Ukraine war: Disbelief and horror after Kramatorsk train station attack» BBC News 2022-04-09 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ a b (Ingelesez) «Kramatorsk train station massacre sparks international outrage» Le Monde.fr 2022-04-10 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ a b (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 8» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Ingelesez) «Ukraine, allies blame Russia for bombing at Kramatorsk train station that killed 52 - National | Globalnews.ca» Global News (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Ingelesez) «What do we know about the Kramatorsk train station attack?» euronews 2022-04-08 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Ingelesez) «Ukraine war latest news: US to send $800m more in military aid to Ukraine» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Russia’s Kramatorsk ‘Facts’ Versus the Evidence» bellingcat 2022-04-14 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Ingelesez) «Russia accused of ‘monstrous’ war crime in Kramatorsk station attack» the Guardian 2022-04-09 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- ↑ a b (Ingelesez) «Kramatorsk station attack: What we know so far» BBC News 2022-04-09 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- ↑ (Ingelesez) «Ukraine says at least 52 people killed in Russian rocket attack on Kramatorsk train station» www.cbsnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-04-08). «Kievek eta Moskuk elkarri leporatu diote 50 hildako eragin dituen tren geltokiko erasoa» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- ↑ (Errusieraz) «По вокзалу Краматорска ударили ракетой с надписью «За детей». Погибли больше 50 человек (в том числе пять детей) Больницы не справляются с количеством раненых, заявил мэр Краматорска» Meduza (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- ↑ (Ingelesez) «At Least 52 Dead In Russian Rocket Attack On Ukrainian Rail Station» RadioFreeEurope/RadioLiberty (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- ↑ (Ingelesez) Laizans, Janis; Piper, Elizabeth. (2022-04-08). «Ukraine and allies blame Russia for strike on station that killed over 50» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- ↑ (Ingelesez) Staff, N. P. R.. (2022-04-08). «50 people were killed in a Russian strike on a train station, Ukrainian officials say» NPR (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- ↑ (Ingelesez) «Missile that hit Ukrainian civilian station had "For Children" on it» Newsweek 2022-04-08 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) RTVE.es, VÍCTOR GARCÍA GUERRERO (Enviado especial de RTVE a Kramatorsk)/. (2022-04-09). «Guerra en Ucrania: La matanza en la estación de Kramatorsk agrava la situación en el Donbás» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Italieraz) «Kramatorsk, di chi era il missile della strage? Le teorie a cui non credere» Italian Tech 2022-04-10 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ Iribar, Mikel O.. «EBk esan du 500 milioi euroren armaz hornituko duela Ukraina» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- ↑ (Ingelesez) «‘Russia, an evil with no limits’: Zelenskyy on east Ukraine rocket attack» Hindustan Times 2022-04-08 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Ingelesez) «‘An abomination’: World reacts to deadly Kramatorsk attack» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Frantsesez) «Bombardement de Kramatorsk : Jean-Yves Le Drian dénonce un crime contre l'humanité» Europe 1 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ a b (Ingelesez) «Missile kills at least 52 at crowded Ukrainian train station» AP NEWS 2022-04-08 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ «Россия ударила ракетами по железнодорожному вокзалу Краматорска, 52 погибших, из них 5 – дети (обновлено) (фото)» LB.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Errusieraz) «В результате обстрела Краматорска уже известно о 39 погибших, среди которых 4 детей» 24 Канал (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ a b (Errusieraz) «"Точка У" разорвалась на вокзале в Краматорске, 52 человека погибли. Что известно о нападении и ракете» BBC News Русская служба 2022-04-08 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Ingelesez) «Russia accused of ‘monstrous’ war crime in Kramatorsk station attack» the Guardian 2022-04-09 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Ingelesez) Cole, Brendan. (2022-04-08). «Pro-Kremlin media U-turns over Kramatorsk station attack in Ukraine» Newsweek (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Ingelesez) Bureau, The Hindu. (2022-04-08). «Russia-Ukraine crisis updates | April 8, 2022» The Hindu ISSN 0971-751X. (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Frantsesez) «Ce que l’on sait du bombardement russe de la gare de Kramatorsk, dans l’est de l’Ukraine» L'Obs 2022-04-08 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Ingelesez) Romanyuk, Vika. (2022-04-10). «Fake: Serial Number Confirms Kramatorsk Train Station Hit by Ukrainian Tochka U Missile» StopFake (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Errusieraz) «Фейк кремлевских СМИ: доказано, что удар по Краматорску нанесен украинской ракетой» The Insider (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué sabemos del misil que ha matado a civiles ucranianos junto a la estación de tren de Kramatorsk (Ucrania)? · Maldita.es - Periodismo para que no te la cuelen» Maldita.es — Periodismo para que no te la cuelen 2022-04-13 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Errusieraz) «Удар по Краматорску. Россия обвиняет Украину и грозит делом о фейках за распространение иной версии» Медиазона (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Ingelesez) «BBC warns of fake video claiming Ukraine carried out Kramatorsk attack» the Guardian 2022-04-13 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) VerificaRTVE. (2022-04-13). «Vídeo falso sobre la autoría del bombardeo en Kramatorsk» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Ukraineraz) «"Точка У", "Калібри" та "Іскандери": якими ракетами Росія обстрілює міста України» BBC News Україна (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- ↑ (Ingelesez) «Suspect Claim by Russia on Rockets That Killed Fleeing Civilians» POLYGRAPH.info (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
- ↑ (Ingelesez) Washington, District of Columbia 1800 I. Street NW; Dc 20006. «PolitiFact - No evidence that Ukraine attacked a train station in one of its cities» @politifact (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]