Kretinismoa umeen gaixotasun larria da, hormona tiroideoen gabeziarengatik sortzen dena. Haurtzaroaren hipotiroidismo ere deitzen zaio.
Sortzetiko gaitza izan daiteke ala umetan agertu. Ondorio gaiztoak ekartzen ditu: adimen-urritasuna, hazkuntzaren etetea, gorputz atalen deformazioa, loditasuna...
Kretinismoa endemikoa da hainbat herrialdetan. Bertan, iodo gutxi dago lurrean; iodoaren gabeziak hormona tiroideoen sintesia galarazten du (tiroxina eta tri-iodotironina iodo baitute beren egitura molekularretan).
Tiroide guruinik gabe jaiotzen diren umeek ere kretinismoa pairatuko dute.
Goiz tratatzen bada (hormona tiroideak hartuz) kretinismoaren ondorioak gutxitu daitezke