Krika
Itxura
| Krika | |
|---|---|
| lifting equipment (en) | |
Krika edo katua[1] torloju/azkoin mekanismoz baliaturik, pisu astunak jasotzeko erabiltzen den mekanismoa da. 20 tona bitarteko kargak jaso ditzake. Gehienetan hari karratukoa izan ohi da eta itzulezina behar duenez, hariaren helize-angelua 4-5°takoa izan ohi da. Gaur egun, kremailera eta piñoidunak ere erabiltzen dira eta hidraulikoak ere bai.[2]
Bi mota bereizten dira, funtzionamendu-printzipioaren arabera:
- Krika edo katu mekanikoak: normalean, pieza hariztatu batean eta ardatz batean oinarritutako sistema biderkatzaile batez baliatzen dira.
- Krika edo katu hidraulikoak
Modelorik ohikoenak autoko katuarena eta zoru-katuarena edo tailerrarena dira. Horiek ibilgailuak mantentzeko moduan altxatzen dituzte, baina badira eraikuntzan edo industrian aplikazio ugari dituzten beste krika berezi batzuk ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Zirkulazioa Hiztegia] [2019]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012]