Krimeako Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Krimeako Errepublika
 Errusia
Flag of Crimea.svg Emblem of Crimea.svg
Ereserkia
Hymn of Crimea
Administrazioa
Herrialdea Errusia
Hiriburua Simferopol
Head of the Republic of Crimea Sergei Aksionov
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 44° 56′ 53″ N, 34° 06′ 15″ E / 44.948055555556°N,34.104166666667°E / 44.948055555556; 34.104166666667Koordenatuak: 44° 56′ 53″ N, 34° 06′ 15″ E / 44.948055555556°N,34.104166666667°E / 44.948055555556; 34.104166666667
Map of Russia - Crimea.svg
Azalera 26.081 km²
Mugakideak Krasnodar kraia eta Sebastopol
Punturik altuena Roman-Kosh
Demografia
Biztanleria 1.912.168 bizt. (2017ko urtarrilak 1)
Dentsitatea 73,32 bizt/km²
Ordu eremua UTC+03:00
Matrikula 82, 777 eta 77
http://crimea.gov.ru eta http://rk.gov.ru

Krimeako Errepublika (errusieraz: Республика КрымRespublika Krym; Krimeako tatareraz: Къырым Джумхуриети; ukraineraz: Республіка КримRespublika Krym) partzialki aintzatetsia izan den Errusiako subjektu federala da. Krimeako penintsula ia osorik hartzen du, Sebastopolgo hiri federala izan ezik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina tauri izeneko zimeriar herri bat bizi zen Krimean. Eszitek bota zituzten (K. a. VIII. mendea), eta K.a. V. mendean Bosforoko Zimeriar erreinua sortu zen. Greziarren eta erromatarren mende egon zen gero. K. o. III. mendetik XIII. mendera godoak, hunoak, khazarrak, kumanak eta mongolak ibili ziren lurralde haietan, eta XV. mendean tatariar erreinu burujabe bihurtu zen: Krimeako khanerria. 1783an Errusiak beretu zuen. Penintsula osoan liskarrak izan ziren Krimeako Gerran (1853 - 1856), Errusiako Iraultzan eta bi mundu gerretan.

Krimeako gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krimeako Gerra Erresuma Batua, Frantzia, Otomandar Inperioa eta Piemonte-Sardiniaren eta Errusiako Inperioaren arteko gerra, 1853tik 1856ra bitarteko urteetan gertatu zen. Otomandar inperioan ziren kristau ortodoxoak babesteko aitzakiarekin, Nikolas I.a Errusiakoak Danubio aldeko otomandar lurraldeei eraso egiteko agindua eman zion Errusiako gudarosteari. Erresuma Batua eta Frantzia turkiarren alde jarri ziren Errusiaren zabalkundea gelditzeko. Krimeako gerrako borroka nagusia Balaklavakoa izan zen, aliatuek galdua. Gerra Parisko Itunarekin amaitu zen eta gerraren ondorioz ez zen muga aldaketarik izan.

2014ko Krimeako krisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainako Euromaidan mugimenduaren ondotik emandako estatu-kolpeak gatazka sortu zuen Krimean. Haren ondorioz 2014ko Krimeako krisia gertatu zen, Errusiaren eta Ukrainaren arteko tentsio militarrarekin. 2014ko martxoaren 14an Krimea eta Sebastopolen independentzia adierazpena eman zen, eta martxoaren 17n Krimeako herritarren gehiengoak Errusiarekin batzea onartu zuen erreferendumean. Martxoaren 18an Vladimir Putin Errusiako presidenteak emaitza hori onartu zuen, Krimea berriro ere Errusiar Federazioaren barruan sartuz.

2014ko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailaren 14an, Errusia Batuak, Vladimir Putin presidentearen alderdiak, irabazi zituen Krimeako eta Sebastopoleko hauteskunde legegileak. Botoen % 55 baino gehiago zenbatu ostean, alderdi ofizialistak boto-emaileen % 71tik gorako babesa lortu zuen Krimeako Parlamenturako bozetan. Errusia Batuarekin batera, Errusiako Alderdi Liberal Demokrata ultranazionalista egongo zen Parlamentuan, botoen % 8 eskuratu baitzituen, gutxieneko % 5etik gertu. Sebastopol portu hirian ere hauteskundeak egin zituzten, eta Putinen alderdiak garaipen zabala lortu zuen Errusiar Federakundeko 85 eskualdeetako baten izaera zuen lurralde horretan ere. 60.000 boto baino gehiago zenbatuta, botoen % 76tik gora Errusia Batuaren aldekoak ziren. Hauteskundeetako parte-hartzea % 50etik gorakoa izan zen[1].

Irailaren 18an, Simferopolgo tatarren batzar nagusia, edo Mejlisa hustu egin behar izan zuten, Krimeako agintarien presioari ezin eutsita. Irailaren 16an, hamabi orduz miatu zuen Poliziak egoitza, eta dokumentuak, ordenagailuko artxiboak eta islamari buruzko liburuak konfiskatu zituen, QHA Krimeako berri agentziak jakinarazi duenez. Agintariek 24 ordu eman zizkieten tatarren ordezkariei egoitza uzteko[2].

Urriaren 8an, Sergei Aksionov izendatu zuen Krimeako Parlamentuak errepublika buru. Aho batez aukeratu zuten ordura arte errepublikako jarduneko buruzagia zena[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]