Krimeako Errepublika Autonomoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Krimea
Автономная Республика Крым
Автономна Республіка Крим
Qırım Muhtar Cumhuriyeti
Ez da estatua
Bandera Armarria
Goiburua: Процветание в единстве
Ereserkia: Процветание в единстве
Hiriburua
eta hiri handiena
Simferopol
Hizkuntza ofiziala(k) Errusiera, ukrainera, Krimeako tatarera
Herritarra krimear
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 26,100 km2
Biztanleria
 -  2007 zenbatespena 1.973.185
 -  Dentsitatea 77,91 bizt./km2
Ordu-eremua UTC (UTC+2)
 -  Udan (DST)  (UTC+3)
Aurrezenbakia 380
Internet domeinua crimea.ua

Krimeako Errepublika Autonomoa[1] (errusieraz: Крым; ukraineraz: Крим; eta Krimeako tatareraz: Qırım) Ukrainako penintsula eta autonomia errepublika bat da. Errusiako zati izan eta gero, 1922an herrialde independentea izatera iritsi zen. Sobietar Batasunaren garaian, baina, Krimea lehenik Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren parte eta gero Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren parte bilakatu zen, eta 1991n Ukrainak independentzia lortzean haren parte bihurtu zen. 2014ko martxoaren 11n Krimeako Parlamentuak independentzia aldarrikatu zuen, berriz ere Errusiarekin bat egiteko asmoz.[2]

Ukrainaren hegoaldean dago, Itsaso Beltzaren iparraldeko ertzean. 26.200 km2 ditu, eta 2007an 1.973.185 biztanle zituen. Hiriburua Simferopol du, eta beste udalerri ezagunen artean Sebastopol dugu. Iparraldean estepa erdi elkorra dago (garia, artoa eta kotoia hazten dira), eta hegoaldean, berriz, mendi-basoa. Itsaso Beltzaren tropikopeko ertza turismogunea da. Krimeako industria nagusiak altzairugintza, mekanika, kimika industria dira.

Krimeako tatariarrak, 2001ean biztanleen % 12,1 ziren gutxiengo etniko bat,[3] Krimean sortu ziren Erdi Aroaren bukaeran, Krimeako khanerria sortu eta gero. Krimeako tatariarrak indarrez Erdialdeko Asiara kanporatu zituen Iosif Stalinen gobernuak. Sobietar Batasuna erori eta gero, Krimeako tatariarrak eskualdera itzultzen hasi ziren.[4] Ukrainako 2001eko biztanleria zentsuan, etniari dagokionez, Krimeako biztanleen % 58,5 ziren errusiarrak, eta % 24,4 ukrainarrak.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina tauri izeneko zimeriar herri bat bizi zen Krimean. Eszitiarrek bota zituzten (K. a. VIII. mendea), eta K.a. V. mendean Bosforoko Zimeriar erreinua sortu zen. Greziarren eta erromatarren mende egon zen gero. K. o. III. mendetik XIII. mendera godoak, hunoak, khazarrak, kumanak eta mongolak ibili ziren lurralde haietan, eta XV. mendean tatariar erreinu burujabe bihurtu zen: Krimeako khanerria. 1783an Errusiak beretu zuen. Penintsula osoan liskarrak izan ziren Krimeako Gerran (1853 - 1856), Errusiako Iraultzan eta bi mundu gerretan.

Krimeako gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krimeako Gerra Erresuma Batua, Frantzia, Otomandar Inperioa eta Piemonte-Sardiniaren eta Errusiako Inperioaren arteko gerra, 1853tik 1856ra bitarteko urteetan gertatu zen. Otomandar inperioan ziren kristau ortodoxoak babesteko aitzakiarekin, Nikolas I.a Errusiakoak Danubio aldeko otomandar lurraldeei eraso egiteko agindua eman zion Errusiako gudarosteari. Erresuma Batua eta Frantzia turkiarren alde jarri ziren Errusiaren zabalkundea gelditzeko. Krimeako gerrako borroka nagusia Balaklavakoa izan zen, aliatuek galdua. Gerra Parisko Itunarekin amaitu zen eta gerraren ondorioz ez zen muga aldaketarik izan.

Foros, Krimeako herri baten ikuspegia.

2014ko Krimeako krisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainako Euromaidan mugimenduaren ondotik emandako estatu-kolpeak gatazka sortu zuen Krimean. Haren ondorioz 2014ko Krimeako krisia gertatu zen, Errusiaren eta Ukrainaren arteko tentsio militarrarekin. 2014ko martxoaren 14an Krimea eta Sebastopolen independentzia adierazpena eman zen, eta martxoaren 17n Krimeako herritarren gehiengoak Errusiarekin batzea onartu zuen erreferendumean. Martxoaren 18an Vladimir Putin Errusiako presidenteak emaitza hori onartu zuen, Krimea berriro ere Errusiar Federazioaren barruan sartuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Krimeako Errepublika Autonomoa Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2008-05-30), 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf .
  2. Jon OLANO: «Krimeak independentzia aldarrikatu du», Berria, 2014-03-11.
  3. a b (Ingelesez) Krimeako nazionalitateen 2001eko zentsua.
  4. (Ingelesez) Pohl, J. Otto. The Stalinist Penal System: A Statistical History of Soviet Repression and Terror. Mc Farland & Company, Inc, Publishers. 1997. 23.