Krimeako Iparraldeko Kanala

Koordenatuak: 46°45′55″N 33°23′40″E / 46.7653°N 33.3944°E / 46.7653; 33.3944
Wikipedia, Entziklopedia askea
Krimeako Iparraldeko Kanala
Datu orokorrak
Garaiera13 m
Motairrigation canal (en) Itzuli
Luzera402,6 km
Geografia
Map
Koordenatuak46°45′55″N 33°23′40″E / 46.7653°N 33.3944°E / 46.7653; 33.3944
Estatu burujabe Ukraina
Errepublika autonomo Krimeako Errepublika Autonomoa

Krimeako Iparraldeko Kanala (ukraineraz: Північно-Кримський каналtranslit.: Pivnichno-Krimski kanal, errusieraz: Северо-Крымский каналtranslit.: Severo-Krimski kanal Ukraina eta Krimeako Errepublikan hedatzen den kanal bat da, Dnieper eta Krimeako penintsula batzen dituena. Itsaso Beltzaren inguruan dauden lur lauen ureztatzea eta Krimean ur edangarria egotea ahalbidetzen du.

Kanala 1961 eta 1971 artean eraiki zen. Kakhovkako urtegitik dator, izen bereko presaren gainetik. Urtegi hau 1956an eraiki zen Dnieper ibaian. Perekopeko istmoaren erditik doa eta Kertx hiriraino iristen da, Krimeako ekialdeko puntan. Azken kilometrotan Zeleni Yarretik Kertxera kanala altzairuzko hodien barnetik doa.

Kanalak 402,6 kilometroko luzera du eta bere gehienezko emaria 294 m³/s da. Urtero 3.500 milioi metro kubiko ur mugitzen ditu eta 10.761,1 km neurtzen duten kanal sekundarioak ureztatzen ditu, hala nola 22 urtegi eta 857 urmael. Dzhankoi inguruan dagoen ur-ponpa garrantzitsu batek uraren garaiera igotzen du. Guztira ehun bat ponpa daude kanalaren lana mantendu ahal izateko. Sistema honen bitartez 400.000 hektarea ureztatzen dira, eskualde horretan 1937an 34.500 hektarea bakarrik ureztatzen zirelarik. Sistema hau Europako handiena eta konplexuena da.

Krimean erabiltzen den uraren %85a kanal honetatik dator. Beste urtegi batzuek ere Dnieper ibaiaren ura jasotzen dute, horietatik handiena Megornoiekoa, 50 milioi metro kubikorekin, Simferopol eta Sebastopoleko ur edangarriaren jatorria. Feodonskoie, Leninskoie, Zelenoiarskoie eta Kertchenkoie urtegiek Kertx, Feodosia eta Sudak elikatzen dute. Kertxeko urtegiak 24 milioi metro kubiko ditu, eta ur-ponpek ura 53 metroko altuerara igotzen dute.

Sobietar Batasunaren desegitearekin sistema guzti honen mantenuak akats nabarmenak izan ditu eta bere estatistikak jaitsi dira. 2006an Munduko Bankuak garatutako proiektu bati esker kanal nagusiaren berreraikuntza egin zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]