Krionika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dewar, kriobabeserako gailua, lau gorpu oso eta sei neuro gaixo har ditzakeena.

Krionika (grezieraz, κρύος kryos 'hotz') gorpuak tenperatura oso hotzetan mantentzea da medikuntza modernoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko hamarkadaren erdialdean, gorpuak kriogenizatzeko alferrikako hainbat saiakera egin zituen Alcor fundazioak. Azkenik, 1967ko urtarrilaren 12an, James Bedford izeneko Los Angelesko psikologia irakaslea minbiziak jota hil zen 73 urte zituela, eta haren gorpua kriogenizatuta kontserbatzea lortu zuten lehenengoz[1].

Agente kriobabesleak eta dimetilsulfoxido izeneko substantzia injektatu zizkioten Bedfordi. Egun, Alcorrek Arizonako basamortuan duen egoitzan dago haren hilotza, kontserbazio kapsula batean sartuta, orduz geroztik izoztutako beste 147 gorpuekin batera. Eta, usteak uste, Walt Disneyren gorpua ez dago 148 horien artean[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Irazustabarrena, Nagore (2017-07-02), «Kriogeniak mende erdi bete du», Argia, http://www.argia.eus/argia-astekaria/2560/kriogeniak-mende-erdi-bete-duCC-BY-SA lizentzia  .