Edukira joan

Kriptosistema

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kriptosistema komunikaziorako baliabide seguruak eskaintzen dituen sistema da, non mezua bidali baino lehenago igorleak mezua zifratzen du hartzaile baimenduak bakarrik (edo inork ere) deszifra dezan.

Kriptosistema bat honako elementu hauek definitzen dute:

  • Zifratu gabe sortu eta zifratu daitezkeen mezu guztien multzoa. P bezala izendatua.
  • Kriptograma edo zifratutako mezu guztien multzoa. C bezala izendatua.
  • C-ko elementu bat lortzeko M-ko elementu bakoitzari aplikatzen zaizkion zifratze transformazioek edo funtzio familiek osatzen duten multzoa. E bezala izendatua. k gakoaren balio posible bakoitzerako, Ek transformazio desberdin bat dago.
  • Deszifratzeko transformazioen multzoa Eren baliokide da. D bezala izendatua.

Kriptosistema guztien oinarrizko ekuazioa honako hau da:

Dk(Ek(P)=P

nahiz eta jakin beharra dagoen zifratze eta deszifratze gakoek ez dutela zertan berdinak izan behar.

Zifratzeko erabiltzen diren metodo klasikoek zifratzeko algoritmoan jartzen zuten indarra eta horietako askotan ez dago gako kontzepturik. Zifratzeko sistema modernoetan berriz, segurtasuna ez da sistemaren isiltasunean oinarritzen, bere operadoreen sendotasunean (erabilitako algoritmoak) eta bere protokoloetan baizik, sekretu bakarra gakoa izanik, operadorea eta protokoloa agerikoak baitira


Hash algoritmoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]




Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]