Kriptozoologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Itsas-sugea Olaus Magnus suediarraren "Historia de Gentibus Septentrionalibus" liburuan jasota (1555).

Kriptozoologia (grezieratik, κρυπτος cryptos, 'ezkutua', ζωος zoos, 'animalia' eta λογος logos, 'ikerketa'; literalki: animalia ezkutuen ikerketa) benetan errealak diren demostratu ez den animalien ikerketarako sasizientzia da. Aurkitu gabeko animalia horiek kriptidoak bezala ezagutzen dira eta ikertzaileak kriptozoologoak. Definizioa John Wallek asmatu zuen, 1983an.[1]

Kriptozoologiaren oinarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasizientzia honen arabera toki askotan jasotzen diren munstroen testigantzen eta kondairen atzean benetako izakiak egon daitezke. Horrela, yetiren edo Oin Handiren atzean erabat baztertuak eta ezkutuan bizi diren espezie batzuen azkeneko indibiduoak egon zitezkeen. Beste teorien arabera horrelakoek jatorri estralurtarra edo parapsikologikoa izan dezakete. Normala denez, komunitate zientifikoak horrelako hipotesiak ez ditu onartzen. Beraz, kriptozoologiak zoologiarekin ez dauka lotutarik eta haren ikerketa metodoak eta informazio iturriak ez dira oso zientifikoak: kondairak, gertaera harrigarriak, e.a.

Izan ere, zenbait kasutan, txipiroi erraldoiren kasu (Krakena), zientziak onartu behar izan ditu kriptozoologiaren proposamanenak. Okapiren kasuan, 1890ean identifikatuta, hasiera batean baita ere animalia mitikotzat jotzen zen; dena den, okapia ez ziren kriptozoologoek aurkitu zutenak. Kontua da, bestetik, horrelako animalia benetan identifikatzen denean, automatikoki zoologiaren eskuetara pasatzen da eta, berriro ere, kriptozoologiak sasizientzien esparruan jarraitzen duela.

Sasizientzia honen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kriptologiaren sorrera Bernard Heuvelmans (Le Havre (Frantzia), 1916ko urriaren 10Le Vésinet (Frantzia), 2001eko abuztuaren 22) zoologoari zor diogu. Heuvelmansek horrela definitu zuen disziplina berria: «zirkunstantzialki bakarrik edo testigantzen bidez ezagutzen ditugun animalien ikerketa; edota ezagutzen diren animalia horien aztarnak gehiengoentzat nahikoa ez diren haien existentzia ziurtatzeko». Haren liburua, Sur la Piste des Bêtes Ignorées (1955) ikerketa bide berriaren oinarritzat hartzen da. Dena dela, Heuvelmansek kriptologiaren oinarria 1892ko liburu batean jarri zuen: The Great Sea Serpent Anthonid Cornelis Oudemansena.[2] 1975an Heuvelmansek Frantzian Kriptologia gune bat sortu zuen. 1982an International Society of Cryptozoology elkartearen presidentea izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Coleman, Loren and Clark, Jerome: Cryptozoology A to Z: The Encyclopedia of Loch Monsters, Sasquatch, Chupacabras, and Other Authentic Mysteries of Nature. New York: Fireside/Simon and Schuster, 1999
  2. http://cryptozoo.pagesperso-orange.fr/personalia/oudemans.htm

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kriptozoologia