Kris Jenner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kris Jenner

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKristen Mary Houghton
JaiotzaSan Diego1955eko Azaroaren 5a (67 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaDutch Americans (en) Itzuli
anglo-estatubatuarra
Irish Americans (en) Itzuli
Scottish American (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaRobert True Houghton
AmaMary Jo Campbell
Ezkontidea(k)Robert Kardashian  (1978ko Uztailaren 8a -  1991ko martxoa)
Caitlyn Jenner  (1991ko Apirilaren 21a -  2015eko martxoaren 30a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
LeinuaKardashian family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaClairemont High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
JarduerakSocialitea, aktorea, telebista-ekoizlea, autorea, hegazkineko laguntzailea, telebista aurkezlea eta pertsona ospetsua
Altuera66 hazbete
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm1728539 TV.com: people/kris-jenner
Facebook: KrisJenner Twitter: KrisJenner Instagram: krisjenner TikTok: krisjenner Edit the value on Wikidata

Kristen Mary Jenner, Kris Jenner bezala ezagunagoa eta aurretik Kris Kardashian izenaz ezaguna (ezkongabea denetik, Houghton; San Diego, Kalifornia, 1955eko azaroaren 5a) telebistako pertsona ospetsua eta enpresaburu estatubatuarra da. Robert Kardashianekin ezkondu zen, eta harekin lau seme-alaba izan zituen. 1990ean dibortziatu ziren.[1] 1992tik 2014ra Caitlyn Jennerrekin ezkonduta egon zen, eta harekin bi alaba izan zituen. 2007tik 2021era bitartean, rol protagonikoa izan zuen Keeping Up with the Kardashiansprograman, bere familiaren bizitza erakusten duen reality showa. Bere elkarrizketa-programa ere izan zuen, Kris (2013).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa eta lehen ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristen Robert Houghtonen (1931-1975) eta Mary Jo Campbellen (1934-) lehen alaba izan zen. University Cityn hazi zen, San Diegoko auzo batean, eta Clairemont High Schoolen ikasi zuen. Bi ahizpa ditu, Karen eta Sarah. Kris Robert Kardashian abokatuarekin (zeina O. J. Simpsonen kasuan ezagun egin zen, harreman estua baitzuten) ezkonduta egon zen 1978tik 1990era, eta harekin lau seme-alaba izan zituen: Kourtney Mary (1979), Kimberly Noel (1980), Khloé Alexandra (1984) eta Robert Arthur (1987). Senar-emazte arteko arazoak zirela eta, Krisek dibortzioa eskatu zion 1989an. Robert Kardashian 2003ko irailaren 30ean hil zen.[2]

Kris familiako kideez arduratzen da: BG5 edo The Beach Girl bandaren kudeatzailetako bat da.[3]Keeping Up with the Kardashians reality showaren ekoizle eragilea eta protagonista izateagatik da ospetsua.

Bigarren ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kris eta Bruce Jenner (gaur egun Caitlyn Jenner) 1991ko apirilaren 21ean ezkondu ziren. Krisek bi alaba ditu Caitlynekin: Kendall Nicole (1995) eta Kylie Kristen (1997). Caitlynekin ezkonduta egon zen denboran, haren lau seme-alaben (Brandon, Brody, Burton eta Cassandra) amaordea izan zen. 2014ko irailean jakinarazi zen bikotea bere dibortzioa izapidetzen ari zela, baina ezkontza-aurreko ondasunen banatze akordiorik ez zutenez, 60 milioi dolarreko dirutza bi aldeen artean banatuko zen.[4]Kris Jennerrek dibortzio-demanda bat jarri zuen, gainditu ezin zituzten desberdintasunak zirela medio, eta hilabete batzuk geroago Caitlynek pertsona transa zela, trantsizio prozesua abiaratuko zuela eta bere izena Caitlyn Jenner zela (eta dela) adierazi zuen.

Ezkongai-harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kris Houghtonen bikotea Corey Gamble da 2015az geroztik.

Bilobak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009ko abenduaren 14an jaio zen lehen biloba, Kourtney eta Scott Disicken semea, Mason Dash Disick izeneko haurra.
  • 2012ko uztailaren 8an Penelope Scotland Disick izeneko bigarren biloba jaio zen, Kourtney eta Scotten bigarren alaba.
  • 2013ko ekainaren 15ean, North West izeneko hirugarren biloba jaio zen, Kim eta Kanye Westen lehen alaba.
  • 2014ko abenduaren 14an laugarren biloba jaio zen, Reign Aston Disick, Kourtney eta Scotten hirugarren semea.
  • 2015eko abenduaren 5ean, Saint West deituriko bosgarren biloba jaio zen, Kim eta Kanyeren bigarren semea.
  • 2016ko azaroaren 10ean jaio zen seigarren biloba, Dream Reneé Kardashian, Rob eta Blac Chynaren lehen alaba eta bakarra.
  • 2018ko urtarrilaren 15ean jaio zen zazpigarren biloba, Chicago West, Kim eta Kanyeren hirugarren alaba.
  • 2018ko otsailaren 1ean, bere zortzigarren biloba jaio zen, Stormi Webster, Kylie eta Travis Scotten lehen alaba.
  • 2018ko apirilaren 12an, bere bederatzigarren biloba jaio zen, True Thompson, Khloe eta Tristan Thompsonen lehen alaba.
  • 2019ko maiatzaren 9an jaio zen bere hamargarren biloba, Psalm West, Kim eta Kanyeren laugarren semea.
  • 2022ko otsailaren 2an jaio zen lehen biloba, Aire Webster, Kylieren eta Travisen bigarren semea.[5]
  • 2022ko uztailaren 28an bere hamabigarren biloba jaio zen, Khloe eta Tristanen bigarren semea.[6]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]