Kastainetak
Kastainetak | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | musika tresna |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 111.141 |
Kriskitinak edo kaskainetak idiofono bat dira, sokaz loturiko pieza ahur bik osatua, eskuko mugimendu azkar batez astinduz soinu berezia eragiten duena. Bereziki Espainian jotzen dira, non flamenkoko eta folklore-musika batzuetako ohiko musika-tresna den. Zurezkoak izaten dira.[1]
Kastainetak beraien artean talka egiten duten 2 egur zati dira. Elkarren artean soka batekin lotuta daude eta barrukaldean daukaten formak ahalbideratzen du soinua ateratzea.
Ezagutzen denez instrumentu hauek Egipto herrialdean sortu ziren eta mendeetan zehar merkataritzaren ondorioz Mediterraneoan zehar zabaldu dira. Kastainetak herrialde askotara zabaldu ziren arren, bere folklorean gehien kontserbatu duen herrialdea Espainia izan da. Folklore instrumentu hau Espainiako hainbat kulturatan dago presente.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modu tradizionalean, kastaineta erpuruari eusten zaio bere bi erdiak lotzen dituen kordoiarekin, eskuaren ahurraren eta hatzen artean esekita geratzen direnak. Soinua ateratzeko, bi erdiek elkar jotzen dute behatzen mugimenduarekin eta eskumuturraren biraketarekin. Bi kriskitinen formakoak ere badira, eta muturretan kirtenari lotuta daude. Kirtenak astindu edo talka egin behar du.[2]
Pareen tonuak desberdinak dira. Baxuenak arra du izena, eta altuenak emea. Kriskitin akutua eskuineko eskuan jartzen da, eta grabea ezkerreko eskuan. Soinua bereizten ez badaki, eskuineko kriskitinak belarrian koska bat duelako bereiz daiteke (goiko aldean).
Kastainetak euskal kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kastainetak folklore espainiarraren parte garrantzitsu bat bezala kontsideratzen den arren, Euskal folklorean ere badute ere tokia. Euskal dantzen munduan badaude hainbat dantza tresna musikal hontaz baliatzen direnak, ezagunenak, Otsagabiako dantzak (Irura, Gipuzkoa), Eltziegoko dantzak (Eltziego, Araba), Labastida eta Laguardiako gabon dantzak (Araba), Lesakako goitarrak kalejira (Nafarroa), Lakuntzako alkate dantza (Nafarroa) Iribaseko ingurutxo dantza (Nafarroa) eta Oñati (Gipuzkoako) dantza tradizionalak, hain zuzen, korpus cristi izeneko ospakizunean egiten diren dantzetan erabiliak.
Corpus cristi dantzak (Oñati, Gipuzkoa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oñati herriko (Gipuzkoa) jai ospetxuenetariko bat da corpus cristi eguna. Egun honetan munduko beste hainbat tokietan egiten den bezala prosezio bat egiten da. Oñatiko korpus eguneko prosezioa oso ospetua da herrian eta inguruko herrietan ere. Kastainetak parte garrantzitsu bat hartzen dute prosezio honetan, hain zuzen, prosezioan ateratzen diren dantzariak hauetaz baliatzen baitira dantza egiteko.
Oñatiko dantzak bezala eagutzen diren dantza hauek mugimendu erligioso baten inguruan mugitzen dira eta prosezio honen inguruan aurkitu den data zaharrena 1541 ekoa da, beraz, badakigu orain dela urte askotako gauza direla corpusak Oñatin. Bestalde lehen aldiz corpusetako dantzariak 1960an atera ziren prosezioan, dantza hauek Ijituen dantzak bezala ezagutzen ziren lehen urteetan eta honen arrazoia ijituak dantzatzen zutela edo ijituak egiten zuten dantzak simulatzen zutela zen. 1597 ean lehen aldiz dantza hauek “Korpus danztak” bezala jasoak izan ziren gastuen liburuan.
Gaur egun dantza hauek oso ohikoak dira eta oñatiarrak oso ohiura handia dute dantza hauek aurrera ateratzeko, hain da horrela Oñatz dantza taldea eguna baino 4 hilabete lehenago hasten dela ekitaldi garrantzitsu hau prestatzen. Dantzari hauek 9 dantzari izaten dira, 8 gorriz jantzitako dantzari eta kapitaina urdinez jantzita. Dantza hauetako asko kastaineta hauekin dantzatzen dira, adibidez: “san miguel dantza”, “banako dantza”, “binako dantza”, “launako dantza”, “zortzinako dantza”, “prosezioko kalejira dantza”. Bestalde, kastaineta gabe egiten diren beste hainbat dantza ere badaude, ospetsuena “oñaiko arku dantza”
DANTZARIAK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oñatz dantza taldea 1969 an sortu zen euskal dantza elkarte bat da eta talde honen sorrera oñatiko dantza desberdinak mantentzeko izan zen sortua. Dantza talde honek ekitaldi garrantzitsua edukitzen du corpus cristi egunean. Gaur egun egoera asko eraldtzen hari da gizartean eta Oñatz taldeak ezinbesteko aurrerapena eduki zuen 2018 ko korpus prosezioan lehen aldiz emakumeak ere atera zirelako dantzan.
Oñatiko dantzariak asteburu garrantzitsua edukitzen dute korpus egunean, baina hortaz gain Oñatz dantza taldekideek hainbat ekitaldi egiten dituzte adibidez: Iñauteriak eta bailarako dantzari eguna.

Otsagabiako dantzak (Irura)[3]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irailaren 6an, Otsagabiko dantzariek, Muskildako Seroraren etxetik, herriko Natibitate egunean eta bezperan dantzatuko dituzten dantzetarako erabiliko duten arropa biltzen dute.
Zortzi dantzariak eta boboa, Zaraitzuko janzkiaz jantzita, dantzak egiteko berezko elementuz hornitua, hilaren 7ko arratsalde erdian, maiordomoaren etxean biltzen dira askarirako. Askariaren ondoren, eta Etxezainari opari gisa, dantzariek makiletako bat (edozein) eta Jota dantzatzen dituzte. Maiordomoaren agurra ahoz eta osasun ona opatuz egiten da. Dantza hauen artean kastainetak erabiltzen dira.
Iribaseko Ingurutxo dantzak eta Lakuntzako alkate dantza (Nafarroa)[4]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurutxoa bereziki Nafarroan eta Gipuzkoako ekialdean ospatzen den dantza folklorikoa da, soka-dantzarekin lotua. Bikote mistoek dantzatzen dute, zirkuluak osatuz erlojuaren aurkako norabidean. Soka-dantzarekin batera dantzatu ohi da batzuetan, baina haren aldean zeremonia gutxiagokoa da; ingurutxoan zehar egiten den zubia ere aipatu behar da. Ezagunak dira Iribas, Uitzi, Alli, Leitza, Bedaio eta Ugarten dantzatu ohi diren ingurutxoan.
Bestalde, Lakuntzan egun berean egiten dira alkate dantzak eta ingurutxo dantza. Zortzikoetan banatzen dira alkate dantza egiteko eta dantza hau zortziko desberdinak egin ondoren ingurutxo dantza egiten da bi aldiz.

Lesakako goitarrak (Nafarroa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inauteri igandean, Goitarrak baserriz baserri dantzan eta arraultze-arraultze puska biltzea egiten. Jotak dantzatzen dituzte baserrien aurrean.

Jotak dantzatzen dituzte Goitarrek. Bakoitzak bere dantzakera propioa dauka, eta urratsak ere desberdin samarrak darabiltzate beraien arteko zenbaitek. Kriskitiñak edo kastañuelak erabiltzen dituzten gehienek dantzarako orduan. Lehen urratsean eta bueltetan ez dituzte erabiltzen, baina gero ederki jotzen dituzte jota dantzatu ahala. Bi urrats eta bueltak egiten dituzte normalean, baina batzuetan "lau puntukoa" ere egiten dutela esan digute, eta horretan tokian puntak markatuz dantzatzen den urrats berezi bat eransten dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Castañuelas» melomanos.com.
- ↑ (Gaztelaniaz) Castañuelas. 2025-01-07 (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ Otsagabiko dantzak. 2023-07-30 (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ Ingurutxo. 2024-11-17 (kontsulta data: 2025-05-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Luis Murugarren - Las "Korpus dantzak" de Oñate (1993)
- Auñamendi eusko entziklopedia - "Castañuelas".
- Dantzan.eus - "Inauteriak Lesakan Goitarrekin, jotak dantzatzen elur artean", "Goitarrak" eta "Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak" artikuluak.
- Nafarroako dantzen atlasa - "Alkate dantza de Lakuntza"
- Ozenkatu - "Oñatz dantza taldea."
![]() |
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |