Krismoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Krismoi sinplea
Krismoi osoa, Aragoiko San Juan de la Peñako monasterio erromanikoan

Krismoia, kristautasunaren sinbologian, Kristoren izenaren grezierazko letrak gainezarriz osatutako monograma da[1].

Osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formarik sinpleenean, Kristo hitzaren grezierazko izeneko (ΧΡΙΣΤΟΣ) lehen bi hizkiez osatuta zegoen (Khi eta Ro). Unicode sisteman, Khi-Ro ikurra (☧) U+2627 da, krismoiaren adierazpena beraz, karaktere bakarrean.

Krismoi konplexuagoak ornamentazio kristauan erabili izan dira, eta biribil batean bat eginda ageri ohi ziren Khi eta Ro, gurutzeak ere osatzen zuen biribila ardatz bertikal eta horizontalekin, ardatzen arteko goiko tarteetan Alfa eta Omega ere agertzen ziren, eta batzuetan behean sigma letraren zeinua ere agertzen zen. Gurutzea kristautasunaren zeinua zen, Alfa eta Omega ziren adierazteko Kristo (jainkoa) gauza guztien hasiera eta amaiera zela, eta sigma izenaren azken letra zen (ΧΡΙΣΤΟΣ)[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «krismoi - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net . Noiz kontsultatua: 2018-08-10.
  2. (Gaztelaniaz) «El Crismón» Catholic.net . Noiz kontsultatua: 2018-08-10.