Kristalezko 7 bolak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kristalezko 7 bolak
Jatorria
EgileaHergé
Argitaratze-data1948
Jatorrizko izenburuaLes Sept Boules de cristal
Jatorrizko herrialdeaBelgika
ArgitaletxeaCasterman (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaadventure comic (en) Itzuli
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaTintinen abenturak
Emanaldia
Hasiera-data1943ko abenduaren 16a
Fikzioa
fr.tintin.com…
kronologia
Rachkam Gorriaren altxorra Kristalezko 7 bolak Eguzkiaren Tenplua

Kristalezko 7 bolak (frantsesez: Les 7 Boules de Cristal) Hergé belgikar komikilariak idatzi eta marraztutako Tintinen abentura bat da. Istorioa 1943 eta 1944an Le Soir egunkarian argitaratu zen, baina 1948an ikusi zuen argia, Hergéren lana ezeztatu baitzen.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sanders-Hardmuth espedizioko arkeologoak Europara itzulti dira, bi urte Peru eta Bolivian eman eta bertan Rascar Capac errege inkaren hilobia aurkitu ondoren. Laster, lozorro sakonean murgildu dituen gaixotasun arraro batek jo ditu: guztiak egunero ordu berean esnatzen dira, ikara biziaz, torturatuko balituzte bezala, eta segidan berriz lo sakonean erortzen dira. Guztiak Rascar Capacen hilobian iragarritako zigorra dela adierazten du. Gaixo guztien ondoan, pozoiren bat zeukaten kristalezko anpoila esferiko batzuen hondarrak daude.

Tintinek, Haddock kapitainak eta Silvestre Tornasol irakasleak espedizioko kideetako bat bisitatu dute: Hipolito Bergamotte. Gaixotzen denean eta Tornasol irakaslea bahitua denean, Tintinek eta Haddock kapitainak euren lagunaren arrastoari Peruraino jarraitu diote: han, Eguzkiaren Tenplua abentura hasi da.

Gaixoen zerrenda, ordena kronologikoan:

  • Clairmont
  • Sanders-Hardmuth
  • Laubépin
  • Cantoneau
  • Marc Charlet
  • Hornet
  • Hipolito Bergamotte

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hergé Bergamotteren etxaldea egiteko "eredu" gisan erabili zuen etxera joan zen. Handik joan zenean, SSak bertatik pasa ziren: oso gutxi falta izan zen eraikinaren krokisak hartzen harrapa zezaten.

Rascar Capac, momia inka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rascar Capac, "zeruko sua askatzen duena", Sanders-Hardmuth espedizioak arpilatu eta berarekin eraman zuen errege inka bat zen. Horregatik espedizioko zazpi kideengan madarikazio bat erori da. Haren irudia Bruselako arte eta historia museoan dagoen benetako momia perutar batean oinarrituta dago. Ohikoa da Hergérengan benetako xehetasunetan oinarritzea bere lana aberasteko, Belarri hautsia komikian ikus daitekeen bezala, esate baterako. Gauza bera egiten du historiarekin, errege baten hilobia arpilatu dutenengan erori den madarikazioak Tutankamonen istorioa gogora ekartzen baitu.


Aurrekoa
Rachkam Gorriaren altxorra
Tintinen abenturak
1943-1944
Ondorengoa
Eguzkiaren Tenplua

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]