Edukira joan

Kristalezko zooa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kristalezko zooa
Jatorria
Egilea(k)Tennessee Williams
Sorrera-urtea1944
Estreinaldi-data1944
IzenburuaThe Glass Menagerie eta Γυάλινος Κόσμος
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaRandom House
Ezaugarriak
Genero artistikoaMemory play (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Jasotako sariak

IBDB: 3932 Edit the value on Wikidata

Kristalezko zooa (ingelesez: The Glass Menagerie) Tennessee Williamsek idatzitako antzezlana da, Chicagon 1944an estreinatua.[1] Etxegabetze arriskuan dagoen familia bateko kideen arteko harremanei buruzko antzezlan hau Kepa Errastik euskarara ekarri zuen. Euskarazko bertsio hori Bilboko Arriaga Antzokian 2005eko martxoan estrenatu zen, Natalia Menéndez zuzenduta eta Mikel Losada, Ione Irazabal, Miren Gaztañaga y Arnatz Puertasek antzeztua.

Tennessee Williamsek, bere garaian, teknika berritzaileak erabiltzen zituen: esate baterako, barne narratzaileak, proiekzioak, efektu bisualak, ordena kronologiko ez-linealak eta abar.[2]

1944an idatzi zuen lan hau Tennessee Williamsek eta hurrengo urtean estreinatu zen, arrakasta handiarekin. Bere bizitza propioan oinarrituta, 1930eko krisi ekonomikoaren aldapaz behera doan Wingfield familia disekzionatu egiten du Williamsek: Amanda Wingfieldek Laura alabari mutil laguna bilatu ditzala agintzen dio Tom semeari. Jim O'Connor etxera eramango du orduan Tomek, baina gauzak ez dira konpontzen.[3]

  • Amanda Wingfield, hegoaldetar ama menderatzailea, senarrak abandonatu zuena, bi seme-alaba helduei bere aginduak ezartzen saiatzen da.
  • Laura Wingfieldek, desgaitasun fisikoa duen eta barnerakoia eta lotsatia den alaba, kristalezko animalia hauskorrak biltzen ditu, bera bezalakoak.
  • Tom Wingfield, bere semea, lanbidez kontalaria eta idazle frustratua, istorioaren narratzailea da.
  • Jim O'Connor, Tomen lankidea eta Lauraren eskolakide ohia, Amandak bere alabarentzat amestutako ezkongaia da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]