Kristautasun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jesukristoren irudia

Kristautasuna erlijio kristauaren izena da. Bere doktrina Nazareteko Jesusen aginduetan oinarritzen da.

Kristautasuna jarraitzaileak kristauak edo giristinoak dira eta horien multzoari kristauteria deitzen zaio.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristautasuna munduko hiru erlijio monoteisten artean hedatuena da, judaismoa eta islama dira besteak. Kristautasuna judaismotik dator, eta gaur egun gauza asko dauzkate elkarren arteko. Kristautasunak Torah liburu sakratuan dauden liburuak hartzen ditu eta Itun Zaharra deitzen dio, baina bere erlijio-oinarria Itun Berrietan dago idatzita. Biek osatzen dute Biblia liburua. Judaismoaren lege bakarra, aldiz, Torah da. Kristauen tenpluak elizak, katedralak eta abar dira. Jesukristorengan eta Jainkoarengan sinesten dute. Hainbat ospakizun dituzte, esaterako, Mendekoste eta Eguberria.

Kristau taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristautasuna historian zehar hainbat taldetan banatu da, bai giro kulturalak hala aginduta, baita fede kontutan izan diren bereizketak direla eta. Kristautasunaren baitan, eta Erreforma Protestantetik aurrera, hiru adar nagusi egon dira:

  • Katolizismoa: 1000 milioi bataiatu baino gehiago ditu. Bere baitan adar garrantzitsuena Eliza Katoliko Erromatarra da, baina badaude beste talde erlijioso batzuk, Ekialdeko Elizak deitzen direnak. Doktrinan Erromarekin bat egiten dute, baina ohitura eta liturgia kontuetan bereizten dira.
  • Eliza ortodoxoa: 240 milioi bataiatu ditu. Bere baitan Ekialdeko Eliza Ortodoxoa, Ekialdeko Eliza Ortodoxoak eta Ekialdeko Asihriako Eliza daude.
  • Protestantea: Erreforma protestantetik sortutako taldeak, gaur egun 600 milioi bataiatu baino gehiago dituzte. Bertan kokatzen dira luteranoak, anglikanoak, baptistak kalbindarrak, metodistak, adbentistak eta pentekostalak, besteak beste.
  • Bestelako taldeak: talde hauek Erreformaren ondoren banatu ziren Eliza Katolikotik: Eliza Katoliko Zaharra, Eliza Katoliko Apostoliko Brasildarra eta Lefevre artzapezpikuaren jarraitzaileak, esaterako. Euren buruak katolikotzat dituzte, baina ez dute egungo katolizismoaren doktrina ofizialarekin bat egiten, arrazoi desberdinak direla eta.

Banaketa hau ez dute talde guztiek onartzen: anglikano askok beraien buruak katoliko eta protestanteen arteko via media bezala ikusten dituzte eta hori dela eta beste atal batean kokatzen dituzte beraien buruak. Beste batzuk (Jehovaren lekukoak, mormoiak, etab.) ez dute banaketa hori inola ere onartzen, eta, gainera, beste taldeek ez dituzte kristautzat hartzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apostoluen Egintzen arabera, Hamabi Apostoluek jarraitu zuten Kristoren irakasbidea zabaltzen haren heriotzaren ondoren. Hasieran, fededun gehienak juduak ziren, eta hortaz, kristautasuna juduen erlijioaren adartzat hartzen da. San Paulo hasi zen juduak ez zirenen artean zabaltzen Jesusen dotrina. K. o. II. menderako, kristau gehienak ez ziren juduak. Erromatar Inperioan zehar hedatuta, Jerusalemek utzi zion kristautasunaren erdigunea izateari, batez ere Bigarren Tenplua K. o. 70ean eraitsi ondoren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kristautasun Aldatu lotura Wikidatan