Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Kristautasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kristautasuna» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Jesukristoren irudia

Kristautasuna Jesus Nazaretekoaren bizitza eta irakaspenetan oinarritutako abrahamdar erlijio monoteista bat da. Kristauek Jesus Kristo izenez ezagutzen dute. Munduko erlijiorik zabalduena da, 2.400 milioi jarraitzaile baino gehiago baititu, gizaki bizien % 33. Munduko herrialdeen bi herenetan erlijiorik hedatuena da. Bere jarraitzaileen ustez Jesus Jainkoaren Semea, Logosa eta gizateriaren salbatzailea da; Bibliako Itun Zaharrean aipatzen zen Mesiasa dela uste dute, eta haren bizipenak Itun Berrian aipatzen dira.

Kristautasuna Bigarren Tenpluko Judaismoaren barruko sekta gisa hasi zen, I. mendean, Judeako erromatar probintzian. Jesusen apostoluek eta euren ondorengoak diren aita apostolikoek euren sinismena hedatu zuten Siria, Europa, Anatolia, Mesopotamia, Transkaukasia, Egipto, Etiopia eta Asian zehar, nahiz eta hasieran jazarpena izan. Konstantino I.a Handia kristautu zenean Milango ediktuaren bidez erlijioa deskriminalizatu zuen. 325ean Nizeako Lehen Kontzilioa deitu zuen, non Kristautasun goiztiarra kontsolidatu eta Erromako Inperioaren erlijio ofiziala izatera iritsi zen. Kontzilioak Nizeako Kredoa sortu zuen, eta Elizaren Gurasoek Biblia kristauaren kanonak konpilatu zituzten V. mendean. Lehen zazpi kontzilio ekumenikoen garaiari Eliza Handiaren garaia deitzen zaio, non Eliza Katolikoak, Eliza Ortodoxoak eta Ekialdeko eliza ortodoxoek komunio osoan bizi ziren zismaren aurretik. Ekialdeko eliza ortodoxoak bereizi ziren Kaltzedoniako kontzilioaren ondoren (451) Kristologian zuten aldeen ondorioz; Eliza Ortodoxoa eta Eliza Katolikoa 1054an bereizi ziren Zisma Nagusian, bereziki aita santuaren primaziaren inguruan zuten aldeen ondorioz. Beranduago Erreforma protestantearen ondorioz protestantismoa hainbat denominaziotan bereizi zen Eliza katolikotik, eztabaida eklesiologiko eta teologikoen ondorioz.

Gaur egun Kristautasunaren lau adarrik handienak Erromatar Eliza Katolikoa (1.300 milioi), Protestantismoa (920 milioi), Eliza ortodoxoa (260 milioi) eta Ekialdeko eliza ortodoxoak (86 milioi) dira, nahiz eta ekumenismorako saiakerak egon. Teologia kristauak eta fedearen profesioak Bibliaz gain babesten du Jesusek nekaldia jasan, gurutziltzatu, hilobiratu, infernuetara jaitsi, eta berpiztu zela hildakoen artean berarengan sinisten zutenentzat betirako bizitza emateko bekatuen barkamena emateko. Gainera, Jesusen Igokundea zeruetara igo zela sinisten dute, eta bertatik Jaungoiko Aitarekin zuzentzen duela mundua Espiritu Santuarekin batera Hirutasunean, eta itzuliko dela bizirik zein hilik daudenei Azken Judizioa egiteko eta bere jarraitzaileei betiereko bizitza emateko. Bere gizakundea, hasierako ministerioa, gurutziltzatzea eta berpiztea askotan "Ebanjelio" gisa izendatzen da. Kristautasunaren Biblian Mateoren, Markoren, Lukasen eta Joanen Ebanjelioak onartzen dira, juduen Itun Zaharrarekin batera aurrekari gisa. Kristautasuna kulturalki anitza da bere Mendebalde eta Ekialdeko adarretan, bai eklesiologiari (eliza ikusgarri/eliza ikustezin), ordenazioari (ondorengotza apostoliko/aita santuaren primatutza) edo kristologiari (Kalzedoniamismo/Ez-kalzedonianiso) dagokionez.

Kristautasunak eta bere etikak paper garrantzitsua izan dute Mendebaldeko zibilizazioaren sorrera eta egituraketan, bereziki Antzinaro Berantiarrean eta Erdi Aroan. Esplorazioen Aroan zehar kristautasuna Amerika, Ozeania, Saharaz hegoaldeko Afrika eta munduko beste hainbat lekutara heldu zen misiolari eta kolonialismoaren bidez, eta bere hedapena ziurtatu zuen erlijio gerrekin edo Inkisizioa bezalako erakundeekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristautasun goiztiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apostoluen garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Ananiasen kapera, Damasko, Siria, kristautasun goiztiarreko etxe baten adibidez, I. mendean eraikia.
Ichthys sinbolo goiztiar bat, ΙΧΘΥΣ hitzak gurpil batean jarriz sortua, Efeson, Asia Txikia.

Kristautasuna I. mendean zehar garatu zen Judaismoaren Bigarren Tenpluko Judu kristau sekta gisa[1][2]. Jagoba Justua, Petri (apostolua) eta Joanen lidertzapean judu kristau komunitate goiztiar bat eratu zen Jerusalemen. Hiruek ezagutu zuten Jesus, eta Pauloren arabera Jesukristoren berraragiztatzearen ostean lehenengoz Jagoba eta Petriri agertu zitzaien.

Juduen kristautasunak laster erakarri zituen Jaungoikoaren-beldurti jentilak; hauek juduen erlijio ohiturak jarraitu zituzten, lehenengo arazoak ekarriz juduen mandamentuen ondorioz. Paulo Apostoluak egoera konpondu zuen Kristoren parte-hartzean salbazioa zegoela aipatuz, eta Bere heriotza eta berraragiztatzean sinistearekin nahikoa zela. Hasiera batean Paulok lehen kristauak jazarri zituen, baina konbertsio esperientzia bat izan ostean jentilei Kristautasuna predikatu zuen, Judaismoaren eta Kristautasunaren ezberdintzea sortuz. Uneren batean, Paulok juduen ohiturak alboratu zituen, Kristautasuna erlijio ezberdindu bezala eratuz.

Nizea-aurreko kristautasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

II. mendean zehar kristautasuna osatzen joan zen, lehen apezpikuekin, kristauentzat apostoluen ondorengo zirenak. 150. urtetik aurrera kristau irakasleak lan teologikoak eta apologetikoak sortzen hasi ziren, euren fedea babesteko. Egile horiei Elizako Gurasoak izena ematen zaie, eta euren lanek ikerketari patrologia deritzo. Elizako Guraso izan ziren Ignazio Antiokiakoa, Polikarpo, Justino Martir, Ireneo, Tertuliano, Klemente Alexandriakoa eta Origen.

Itun Berriaren arabera, kristauek hasieratik jasan zuten judu eta Antzinako Erromako erlijioaren autoritateen jazarpena. Tartean zigorrak, baita heriotza-zigorra ere, gertatzen ziren; horren adibide dira Zebedeoren semeak ziren Eztebe[3] eta Done Jakue[4]. Erromako bederatzi enperadorek Eliza jazarri zuten, modu zabalean, baina batez ere Dezio[5] eta Dioklezianoren garaian[6].

Erromatar Inperiora zabaltzea eta onarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera: «Tesalonikako Ediktua»

Kristautasuna aramera hitz egiten zuten herritarren artean hedatu zen Mediterraneoko kostaldean, eta barnealderantz Erromatar Inperioan lehenengo eta Partiar Inperioan eta Sasanidar Inperioan beranduago, Mesopotamia barne, bi inperio horiek kontrolpean izan baitzuten historiako une ezberdinetan[7]. I. mendean bertan Kristautasuna Afrikara heldu zen, lehenengo Egiptora eta II. mendea bukatu zenerako Kartagora. Marko Ebanjelaria hartzen da Alexandriako Elizaren sortzailetzat, 43. urtean; beranduago sortutako eliza batzuek aldarrikatzen dute Alexandriakoaren ondorengoak direla, tartean Alexandriako Eliza Ortodoxo Koptikoak[8][9]. Tertuliano, Klemente Alexandriakoaa, Origen, Zipriano, Atanasio eta Agustin Hiponakoa dira Afrikako kristautasun goiztiarrean eragina izan zuten idazleetako batzuk.

201. urtea baino lehenago Osroene bilakatu zen lehen estatu kristaua, Abgar Handia erregearen agintaldian[10]. 301 eta 314 urteen artean Trdat IV.ak Armenia estatu kristau izendatu zuen[11][12]. Ez zen erlijio berria Armenian, izan ere III. mendean jada herrialdean sartu zen erlijioa, agian lehenago ere[13].

Konstantino I.a Handiak harremana izan zuen kristautasunarekin txikitatik, eta bizitzan zehar babesa eman zion erlijioak haz zedin; hiltzear zegoela bataioa jaso zuen ohean[14]. Bere erregetzan 311ko Nikomediako Tolerantzia Ediktua eta 313ko Milango Ediktua sortu zituen, kristautasunaren pertsekuzioarekin amaituz. Garai horretan Kristautasuna oraindik erlijio txikia zen, erromatarren artean %5 inguruk jarraitzen zuen sinismena. Mardonio aholkulariaren gomendioz, Konstantinoren iloba zen Juliano Apostata saiatu zen Kristautasuna debekatzen. 380ko otsailaren 27an Teodosio I.ak, Grazianok eta Valentiniano II.ak Nizeako Kristautasuna Erromako Inperioaren eliza ofizial izendatu zuten[15]. Eliza eta estatua elkarri lotuta geratu bezain pronto, kristautasuna aberastu zen; Elizak aberatsen donazioak jaso zituen eta, hortik aurrera, lurra jabetzan izan zezakeen[16].

Konstantinok ere, albo eraginez, Nizeako Lehen Kontzilioa deitzearen ardura zatia izan zuen 325ean. Bertan arrianismoa kondenatu zuen eta Nizeako Kredoa ezarri zuen, oraindik ere Eliza Katolikoan, Ekialdeko Ortodoxian, Anglikar Komunioan eta Eliza Protestante askotan erabiltzen dena[17]. Nizeakoa izan zen kontzilio ekumeniko askotan lehenengoa, Elizaren teologiako elementu kritikoak definitzeko balio izan zuten bilerak, batez ere Kristologiaren eremuan[18]. Ekialdeko Elizak ez zuen onartu egindako hirugarren eta ondorengo kontzilio ekumenikoak, eta oraindik ere bereizitzako adarra da (Ekialdeko Eliza Asiriarra).

Oparotasun eta bizitza kulturalaren ikuspuntutik, Bizantziar Inperioa kristau historia eta zibilizazioaren une gorenetako bat izan zen, eta Konstantinopla izan zen tamainaren, aberastasunaren eta kulturaren ikuspegitik kristau munduko hiririk garrantzitsuena[19]. Garai horretan Antzinako Greziako filosofiaren gaineko interesa berpiztu zen ere, eta literatura oparoa ekoiztu zen grezieraz. Bizantziar artea eta bizantziar literatura Europan zehar nagusi izan ziren, eta Mendebalde osoan garai honetan Bizantziar arteak izandako zabalpen eta esanahia izugarria izan zen. Islamaren sorrerak, eta bereziki Ipar Afrikara zabaldu izanak kristau kongregazioak murriztu zituen eskualdean. Une horretatik aurrera Egiptoko Eliza Koptoa, Etiopiako Tewahedo Eliza Ortodoxoa eta Nobatia, Makuria eta Alodiako Nubiar Eliza baino ez ziren geratu talde egonkor gisa[20].

Goi Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbehera eta erorketarekin aita santua figura politiko garrantzitsuan bilakatu zen, lehen aldiz ikusgai Leon I.ak bandalo eta hunoekin izandako tratu diplomatikoetan[21]; baina baita lehengo probintziatan ezarritako apezpikuen botere berrian ere[22]. Garai honetan eliza misiolari ekintzaldi luzean hasi zen, eta hainbat leinuk erlijioa heuretzat hartu zuten. Arianismoak heriotza-zigorra ezarri zuen paganismoaren aurka (adibidez, Verdengo sarraskia) gerora katolizismo bilakatuko zena hungariar[23], germaniar[24], zelta[25], herri baltiko eta hainbat eslaviarren[26] artean hedatu zen. Garai honetarako euskaldunak jada kristauturik zeudela uste da.

500. urtearen inguruan Benediktok Monakotzaren arauak finkatu zituen, monasterioak sortzeko eta kudeatzeko arau sistema bat sortuz. Monakotza indar garrantzitsua izan zen Europa osoan zehar, lehenengo ikasketa zentroak sortuz[27]. Horietako batzuk, bereziki Galian kokaturik zeudenak, IX. mendeko Karolingiar Pizkundearen oinarrian daude.

VII. mendean musulmanel Siria, Jerusalen barne, Ipar Afrika eta Hispania konkistatu zuten, kristau populazioa Islamera ekarriz (nahiz eta prozesuak mende batzuk iraun zituen hiri batzuetan[22]) eta egoera legal ezberdina emanez musulman ez zirenei. Bizantziar Inperioa gainbeheran zegoen garai horretan, Persiarekin gatazka luzea izan ostean. VIII. mendearen hasieran karolingiar liderrak gailendu ziren, eta aita-santuak babes handia izan zuen Frankoen Erresumaren aldetik[28].

Hala ere, garai honetako kristautasunaren gune neuralgikoa Bizantziar Inperioan zegoen; bertan ematen ziren eztabaida teologiko eta kristologiko gehienak, Mendebaldeko Erromatar Inperioa izan zen eremuan hauek albotik iristen ziren bitartean[22]. VIII. mendean, adibidez, ikonoklasmoak erditik zatitu zuen kristautasuna, bizantziar enperadoreek babestu zutenean. Hieriako kontzilioak (754) ikonoak debekatu zituen, Laterango kontzilioak (769) Hieriakoa ukatu zuen eta, azkenik, Nizeako Bigarren Kontzilio Ekumenikoak (787) ikonoak erabiltzea babestu zuen[29][30], eztabaida (eta gerra) handien ostean[22].

Garai honetan ere elizak aldaketa nabarmenak izan zituen. Gregorio I.ak dramatikoki eraldatu zuen Elizaren egitura eta kudeaketa[27]. X. mendearen hasieran Mendebaldeko monasterio kristauek berraktibazio fase bat izan zuten Clunyko abadiaren gidaritzapean[27]. Europa osoan zehar erlikien inguruko merkatua sortu zen[22], erromesaldiak piztuz, tartean Donejakue bidea bezalakoak[31].

Behe Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldean, XI. mendetik aurrera katedraletako eskola zahar batzuk unibertsitate bilakatu ziren, adibidez Oxfordeko Unibertsitatea, Parisko Unibertsitatea, Boloniako Unibertsitatea edo Salamancako Unibertsitatea. Lehenago, goi hezkuntza katedral-eskolen edo monasterioetako eskolen (Scholae monasticae) esku zegoen, fraide eta mojen esku. VI. mendean jada eskola mota horien ebidentziak aurki daitezke[32]. Laster, unibertsitate berri hauek euren curriculuma zabaldu zuten, kleroaz gain legelari, funtzionario eta medikuen formakuntzarako[33]. Unibertsitatea bera Erdi Aroko kristautasunetik abiatutako instituziotzat hartzen da[34].

Europa osoan hiribildu berriak sortu ziren garai hartan eta, horrekin batera, eskeko ordenak, monasterioetako bizitza konsakratua hirira eraman zutenak. Bi eskeko ordena nagusiak frantziskotarrak eta domingotarrak izan ziren, Frantzisko Asiskoak eta Domingo de Guzmánek sortutakoak, hurrenez hurren[35]. Bi ordena hauek eginkizun garrantzitsua izan zuten Europako unibertsitateen sorreran. Beste ordena berri batek, zisterkoak, gune basatietan monasterio berriak ireki eta lurralde horien kolonizazioa bultzatu zituen. Garai hartan eliza berrien eraikuntzak eta arkitekturak altuera irabazi zuen, erromanikotik gotikora pasa ziren eta Europako katedralik handienak eraiki zituzten[35].

1095ean, Urbano II.aren aita-santutzarekin, Gurutzadak hasi ziren[36]. Lur Santuan eta beste eremu batzuetan egindako kanpaina militar sorta izan zen, Alexio I.a Komneno bizantziar enperadoreak luzatutako eskariari erantzunez, hasiera batean turkiarren hedapena gelditzeko. Gurutzadek ez zuten lortu Islamdar aurrerapena gelditzea, eta gainera Laugarren Gurutzadan Konstantinopla sakeatu zuten, kristautasunaren ospea okertuz[37].

Erreforma protestantea eta kontra-erreforma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pizkundearen osteko garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristau taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Kristautasuna historian zehar hainbat taldetan banatu da, bai giro kulturalak hala aginduta, baita fede kontutan izan diren bereizketak direla eta. Kristautasunaren baitan, eta Erreforma Protestantetik aurrera, hiru adar nagusi egon dira:

  • Katolizismoa: 1000 milioi bataiatu baino gehiago ditu. Bere baitan adar garrantzitsuena Eliza Katoliko Erromatarra da, baina badaude beste talde erlijioso batzuk, Ekialdeko Elizak deitzen direnak. Doktrinan Erromarekin bat egiten dute, baina ohitura eta liturgia kontuetan bereizten dira.
  • Eliza ortodoxoa: 240 milioi bataiatu ditu. Bere baitan Ekialdeko Eliza Ortodoxoa, Ekialdeko Eliza Ortodoxoak eta Ekialdeko Asihriako Eliza daude.
  • Protestantea: Erreforma protestantetik sortutako taldeak, gaur egun 600 milioi bataiatu baino gehiago dituzte. Bertan kokatzen dira luthertarrak, anglikanoak, baptistak kalbindarrak, metodistak, adbentistak eta mendekostalak, besteak beste.
  • Bestelako taldeak: talde hauek Erreformaren ondoren banatu ziren Eliza Katolikotik: Eliza Katoliko Zaharra, Eliza Katoliko Apostoliko Brasildarra eta Lefevre artzapezpikuaren jarraitzaileak, esaterako. Euren buruak katolikotzat dituzte, baina ez dute egungo katolizismoaren doktrina ofizialarekin bat egiten, arrazoi desberdinak direla eta.

Banaketa hau ez dute talde guztiek onartzen: anglikano askok beren burua katoliko eta protestanteen arteko via media bezala ikusten dute eta, beraz, beste atal batean kokatzen dute beren burua. Beste batzuek (Jehovaren lekukoak, mormoiak, etab.) ez dute banaketa hori inola ere onartzen eta, gainera, beste taldeak ez dituzte kristautzat hartzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Christian theological tradition (Third edition. argitaraldia) ISBN 9781317349587 PMC 918841316 . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  2.   Benko, Stephen, 1924- (1984) Pagan Rome and the early Christians Indiana University Press ISBN 0253342864 PMC 10506610 . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  3. Eg 7:59
  4. Eg 12:2
  5.   Potter, D. S. (David Stone), 1957- (2004) The Roman Empire at bay : AD 180-395 Routledge ISBN 0415100577 PMC 52430927 . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  6.   Barnes, Timothy David. (1981) Constantine and Eusebius Harvard University Press ISBN 0674165306 PMC 7459753 . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  7.   «Christian Persecution, Martyrdom, and Orthodoxy - 2006, Page iii by G. E. M. De Ste. Croix, Joseph Streeter, Michael Whitby. | Online Research Library: Questia» www.questia.com . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  8.   «Western North African Christianity: A History of the Christian Church in Western North Africa» web.archive.org 2001-07-30 . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  9.   «History of Christianity in Africa» web.archive.org 2010-11-16 . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  10.   Cheetham, Samuel (1905) History of the Christian church during the first six centuries London : Macmillan . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  11.   «Middle East :: Armenia — The World Factbook - Central Intelligence Agency» www.cia.gov . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  12.   Time almanac, 2007 : with Information please Time Home Entertainment 2006 ISBN 193340549X PMC 70766085 . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  13.   Van Lint, Theo Maarten (2010-01-01) «The Formation Of Armenian Identity In The First Millenium» Religious Origins of Nations? (BRILL) ISBN 9789004173750 . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  14.   Harris, Jonathan, Constantinople : capital of Byzantium (Second edition. argitaraldia) ISBN 9781474254656 PMC 956501998 . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  15.   «Internet History Sourcebooks Project» sourcebooks.fordham.edu . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  16.   Burbank, Jane. (cop. 2010) Empires in world history : power and the politics of difference Princeton University Press ISBN 9780691127088 PMC 780841056 . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  17.   «Our Common Heritage as Christians» web.archive.org 2006-01-14 . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  18.   The Oxford illustrated history of Christianity ISBN 0198229283 PMC 20992284 . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .
  19.   Cameron, Averil. (2010) The Byzantines Wiley-Blackwell ISBN 9781405198332 PMC 429601392 . Noiz kontsultatua: 2019-09-15 .
  20.   Browning, Robert, 1914-1997. (1992) The Byzantine Empire (Rev. ed. argitaraldia) Catholic University of America Press ISBN 9780813220321 PMC 844260253 . Noiz kontsultatua: 2019-09-15 .
  21.   Gillett, Andrew. (2003) Envoys and political communication in the late antique West, 411-533 Cambridge University Press ISBN 0511120451 PMC 252482632 . Noiz kontsultatua: 2019-09-15 .
  22. a b c d e   Wickham, Chris. (2014) El legado de Roma : una historia de Europa de 400 a 1000 Pasado & Presente ISBN 9788494289019 PMC 932809973 . Noiz kontsultatua: 2019-09-15 .
  23.   Engel, Pál, 1938-2001. (2001) The realm of St. Stephen : a history of medieval Hungary, 895-1526 I.B. Tauris ISBN 1860640613 PMC 46570146 . Noiz kontsultatua: 2019-09-15 .
  24.   Padberg, Lutz von. (2009) Die Christianisierung Europas im Mittelalter (2., überarb. und aktualisierte Aufl. argitaraldia) Reclam ISBN 9783150186411 PMC 488673347 . Noiz kontsultatua: 2019-09-15 .
  25.   Koch John T. (2006) Celtic culture : a historical encyclopedia ABC-Clio ISBN 1851094458 PMC 727744405 . Noiz kontsultatua: 2019-09-15 .
  26. (Ingelesez)  Białous, Mirosław (2016-12-01) «Religion of the Proto-Slavs» Elpis (18): 145–152 doi:10.15290/elpis.2016.18.20 ISSN 1508-7719 . Noiz kontsultatua: 2019-09-15 .
  27. a b c   González, Justo L. (2010) The story of Christianity (Rev. and updated, 2nd ed. argitaraldia) HarperOne ISBN 006185588X PMC 667271365 . Noiz kontsultatua: 2019-09-15 .
  28.   Mullin, Robert Bruce, A short world history of Christianity (Revised edition. argitaraldia) ISBN 9781611645514 PMC 903955856 . Noiz kontsultatua: 2019-09-16 .
  29.   Gibbon, Edward, 1737-1794. (1995) The decline and fall of the Roman Empire Modern Library ISBN 0679601481 PMC 28053413 . Noiz kontsultatua: 2019-09-15 .
  30.   «Internet History Sourcebooks Project» sourcebooks.fordham.edu . Noiz kontsultatua: 2019-09-15 .
  31. (Gaztelaniaz)  La peregrinación a Santiago de Compostela . Noiz kontsultatua: 2019-09-15 .
  32.   Riché, Pierre. (1976) Education and culture in the barbarian West, sixth through eighth centuries (1st ed. argitaraldia) University of South Carolina Press ISBN 087249330X PMC 2346221 . Noiz kontsultatua: 2019-09-16 .
  33.   Rudy, Willis (1984) The universities of Europe, 1100-1914 : a history Rutherford [N.J.] : Fairleigh Dickinson University Press ; London ; Cranbury, N.J. : Associated University Presses . Noiz kontsultatua: 2019-09-16 .
  34.   Verger, Jacques. (1999) Culture, enseignement et société en Occident aux XIIe et XIIIe siècles Presses universitaires de Rennes ISBN 286847344X PMC 421630716 . Noiz kontsultatua: 2019-09-16 .
  35. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Gonzalez izeneko erreferentziarako
  36.   Asbridge, Thomas S. (2010) The Crusades : the war for the Holy Land Simon & Schuster ISBN 9780743268608 PMC 260207381 . Noiz kontsultatua: 2019-09-16 .
  37.   Riley-Smith, Jonathan, 1938-2016. (2002) The Oxford history of the Crusades Oxford University Press PMC 978062981 . Noiz kontsultatua: 2019-09-16 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kristautasun Aldatu lotura Wikidatan