Edukira joan

Kristo itsua sendatzen (Grekoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kristo itsua sendatzen (Grekoa)
Jatorria
Sortzailea(k)Grekoa
Sorrera-urtea1570(e)ko hamarkada
IzenburuaHeilung des Blinden
Mugimenduamanierismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak65,5 (altuera) × 84 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
TelesailaChrist Healing the Blind (series) (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass73C41
Kokapena
LekuaGemäldegalerie Alte Meister
BildumaStaatliche Kunstsammlungen Dresden (en) Itzuli
InbentarioaGal.-Nr. 276
Argumentu nagusiahealing of the man born blind (en) Itzuli

Kristo itsua sendatzen (gaztelaniaz: La curación del ciego) Doménikos Theotokópoulos "Grekoak" 1565 inguruan egindako margolana da. Olio mihise gaineko teknika erabili zuen. Dresdeko Gemäldegalerie Alte Meister pinakotekan ikus daiteke gaur egun.

Grekok, Venezian zegoela, Paolo Veronese, Tintoretto eta Tizianoren lantegiekin harremana izan behar zuen, eta, beraz, ez da harritzekoa lehenago taula hori Leandro Bassanori egotzi izana.[1] Grecok gai horri buruz egin zituen hiru lanetatik lehena izanik, eta horietako bakarra zakur bat, kalabaza bat eta zaku bat konposizioaren erdian kokatu zituena.

Grekoak gai honi heldu zion behin baino gehiagotan, eta horrek espainiar gustua eta Elizaren doktrina ez ezik, bere fede pertsonala ere islatzen du.

Kontrarreformaren garaian, itsuaren sendaketaren irudikapen piktorikoak Eliza katolikoa benetako Fedea agerian utziz sinbolizatzen zuen. Markoren ebanjelioan kontatutako pasartea (Mc 8: 22-25) edo Joanen ebanjelioarena (Jn 9:1 – 6) irudika lezake pintura honek, baina ez Mateoren ebanjelioarena (9: 27-30), non Jesusek bi itsu sendatzen dituen, hemen Grekoak bakarra aurkezten baitu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Álvarez Lopera, José (2014). El Greco. La obra esencial. Madril: Sílex. ISBN 978-84-7737-8600.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]