Kristo pasioko sinboloak aldean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kristo pasioko sinboloak aldean
Fontana, Lavinia - The Dead Christ with Symbols of the Passion - Rollins College.jpg
Jatorria
Sortzailea Lavinia Fontana
Sorrera-urtea 1581 (egutegi gregorianoa)
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura, tenpera pintura eta zura
Zabalera 27 zentimetro
Altuera 36,2 zentimetro
Kokapena
Bilduma Cornell Fine Arts Museum Itzuli
Inbentarioa 1936.30

Kristo pasioko sinboloak aldean, Lavinia Fotanaren margolan bat da, gai erlijiosoa duena eta debozio pribaturako sortua seguruenik, bere tamaina txikiak adierazten duen bezala.

Gorputz biluziak narraztera ausartutako emakume artistetan lehenatarikoa izan zen Fontana, eta gizonezko zein emakumezkoenak egin zituen. Kasu honetan, Kristoren gorputza ez da guztiz biluzia agertzen, baina frontalki eta enfatismoz ikusleari erakutsia.

Hemen Pasioaren sinboloez inguratua dago Kristoren gorputza, aingeruek eutsita sinboloak eta Jesus bera. Flagelazioaren zutarria eta gurutzea daude nabarmenen, baina zutarriari eusten dion aingeruak hiru iltze ditu eskuan, gurutziltzatzean erabilitakoak. Lurrean, arantzen koroa eta zigorra ere bistan dira.