Kristobal Oñate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kristobal Oñate
Datu pertsonalak
Jaio 1504
Gasteiz edo Oñati (Euskal Herria)
Hil 1567ko urriaren 6a
Pánuco, Zacatecas (Espainia Berria)

Kristobal Oñate (Gasteiz edo Oñati, 1504 - Zacatecas, Espainia Berriko Erregeorderria, 1567ko urriaren 6a) esploratzaile, militar eta konkistatzailea izan zen. Gaur egungo Mexikoren iparraldean eta Estatu Batuetako Mexiko Berria estatuan dauden lurraldeak esploratu zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Pérez Narriondo —bizilekuz aldatzean, Juan Oñate izena hartu zuena— eta Osana González de San Llorente izan zituen gurasoak. Haro leinukoa zen, Pedro "Baltza" Narriondo jauntxo feudalaren eta María Irarrazabalen iloba. 1524. urtean heldu zen Espainia Berrira. Nuño de Guzmánek Jaliscoko indiarren aurka antolatu zuen espedizioan parte hartu zuen. Iparralderantz jo zuen gero eta, Mendebaldeko Sierra Madre igaro ondoren, Guadianaren haraneraino iritsi zen (egungo Durango estatuan). Guadalajara hiriaren gaur egungo kokapena erabaki zuen eta 1541ean, hiriko gobernaria zela, XVI. mendean gertatu zen indiarren matxinada gogorrenari aurre egin behar izan zion. Zacatecas hiriaren sorreran ere hartu zuen parte. 1567ko urriaren 6an hil zen, Zacatecas estatuko Pánuco herrian, eta bertako elizan lurperatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kristobal Oñate