Edukira joan

Kristoko geltokia

Koordenatuak: 42°52′27″N 2°40′39″W / 42.874093°N 2.677564°W / 42.874093; -2.677564
Wikipedia, Entziklopedia askea
42°52′27″N 2°40′39″W / 42.874093°N 2.677564°W / 42.874093; -2.677564
Kristo
Tranbia geltokiko inguruan
Map
Lineak
Abetxuko Kañabenta
Kokapena
HelbideaKristo kalea, 2; 01013
UdalerriaGasteiz,  Araba
Geltokiaren datuak
Irekiera2012ko irailaren 7a
IrisgarriaGeltoki irisgarria
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren TranbiaAbetxuko Florida

Kristo Gasteizko tranbiaren geltoki bat da, Arabako Gasteiz hiriburuko Abetxuku auzoan kokatua, Kristo kalean hain zuzen ere.

Kristo geltokia Euskotren Tranbiak operatzen du, eta 2012ko irailaren 7an inauguratu zen.

2012ko irailaren 7an adarraren luzapena egin zen, auzo honen iparraldera. Orduan, Kañabenta eta gaur egungo Abetxukoko geltokiaren arteko tartea ireki zen, eta geltokiaren izena Kañabenta izatera pasa zen.[1]

Tranbiaren hegoaldeko luzapen lanak zirela eta geralekua itxiarazi zen 2019ko abuztuaren 12tik urte bereko irailaren 1.ra arte. Egun horien artean Angulemako geltokia eta Floridaren arteko tranbia adarraren lotura gauzatu zen.[2]

Epealdi berean, geralekua egokitu zen Euskotren Tranbiak Gasteizko tranbiarentzako eskatutako 44 metro luze diren tranbia unitate berriak jaso ahal izateko. Hala, markesinen albo baikotzean 1,8 metroko igarobide librea utzi da, bloke teknikoak birkokatuz eta markesinaren gainerako elementuak egokituz, eta nasak luzatu dira.[3]

Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Kristo kalea, 2

Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik
Kañabenta eta Floridaraino
Abetxukoraino
Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik

Geltokiak trenbide eta nasa bakarra ditu, Gasteizko tranbia sareko trenbide bakarreko geraleku bakarra izanik. Horrez gain, geralekua markesinaz, txartelen salmenta zein birkarga automatikorako makinaz, hiru balioztatze-makinaz, eta Minutran eta Sitran sistemez hornituta dago. Minutran eta Sitran sistemak tranbia heltzeko falta den denbora adierazteko informazio sistemak dira, markesinaren gainean kokatutako dorrea eta markesinan kokatutako pantailaren bitartez, hurrenez hurren.

Ez dago TUVISA edo Araba Busarekin konexioak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Parlamento será parada final del tranvía desde el 12 de agosto. Noticias de Alava» Noticias de Álava (kontsulta data: 2019-09-01).
  2. (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2020-02-14). «Vitoria estrena la ampliación del tranvía y espera a los trenes extralargos» Gasteiz Hoy (kontsulta data: 2020-06-06).
  3. Irekia. «Irekia - Vitoria-Gasteizko tranbiaren hegoaldeko luzapenaren lanek behin betiko faseari ekingo diote» www.irekia.euskadi.eus (kontsulta data: 2019-09-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]