Kritiosen efeboa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kritiosen efeboa
009MA Kritios.jpg
Jatorria
Sortzailea Critius Itzuli
Sorrera-urtea K. a. 480(e)ko hamarkada
Mugimendua archaic sculpture Itzuli
severe style Itzuli
Aurkikuntza lekua Atenasko Akropolia
Aurkikuntza data 1866
Ezaugarriak
Materiala(k) haitzurdina
Altuera 120 zentimetro
Genero artistikoa kouros Itzuli
Deskribapena
Kokapena
Lekua Acropolis Museum
Bilduma Acropolis Museum Itzuli
Inbentarioa 698
Koordenatuak 37° 58′ 09″ N, 23° 43′ 42″ E / 37.969108333333°N,23.728297222222°E / 37.969108333333; 23.728297222222Koordenatuak: 37° 58′ 09″ N, 23° 43′ 42″ E / 37.969108333333°N,23.728297222222°E / 37.969108333333; 23.728297222222

Kritiosen mutil gaztea edo Kritiosen efeboa K.a. 480. urteko mutil gazte bat irudikatzen duen eskultura da. Ez du egile ezagunik, nahiz eta Kritios artista atenastarrak eginiko eskulturen buruek eskultura honen buruarekin duten antzekotasunagatik eta eskulturaren izenagatik, Kritios artista atenastarrari egozten zaion eskultura honen egiletza.

Aurkikuntza eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskulturaren gorputz-enborra 1865ean aurkitua zuen Sam Rumpf-ek, Akropoliko Museoaren indusketetan. Burua, berriz, 1888an topatua izan zen museoaren eta Akropoliaren hegoaldearen artean. Hondakinen azken mailan lurperatua gelditu zen, Xerxes Irekin persiarrek Bigarren Gerra mediarrean eginiko suntsiketari eta Akropoliaren arpilatzeari dagokion mailan hain zuzen ere[1]. Buruaren aurkikuntza ezinbestekoa izan zen estatuari data ezartzeko eta bere ikerketa estilistikoa egiterako orduan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskulturak efebo atleta bat irudikatzen duela pentsatzen da, jarrera erlaxatuan dagoen gazte biluzi bat, bi besoak gorputzarekiko beheratuak dituelarik. Eskalari dagokionez, naturala baino txikiagoa da, 1,17 metro inguru dituelarik.

Besaurrerik ez du bi aldeetan, ezta ere hanka eta oinik ere. Garai bateko Kuroien forma garatua osatzen du, izan ere, lehen aldiz bere gorputz-jarrera contrapostoan oinarritzen da, hau da, gorputzaren indarra oin baten gainean erortze da eta buruaren biraketa txiki bat du.

Contrapostoa giza-gorputzaren zati ezberdinen oposizio harmonikoa izendatzeko erabili izan den hitz italiarra da. Honek gorputzari mugimendu txiki bat ematen dio eta frontalitatearen legea apurtzen laguntzen du. Eskulturan mugimendu sentsazioa sortarazteko erabiltzen da. Hanketako bat lurrean finko dago eta beste aurreratua, besoek gauza bera egiten dute. Buruak , berriz, albo batera begiratzen du, pauso bat emango balu moduan.

Greziar eskultura arkaikoko Kuroiek ez bezala, begiak hutsak daude, kolorezko harri edo berak izango zituelarik eta irribarrea desagertu egiten da, adierazkortasun sakonago batek ordezkatzen duelarik. Eskulturak Teseo heroia irudikatzea ere posible da, Tenpluen goialdean ezartzen ziren eskulturak, ile motza, orraztua eta eraztun batez lotuak ez dira ohikoak K.a. 480 urte baino lehen eta honek atleta baten irudikapenetik urruntzen gaitu, jainko edo heroi bat izan daitekeela pentsaraziz (Hurwitt-ek Teseo proposatzen du).

Kritiosek egiletzaren ideia, eskultura honen Kritiosek eginiko eta erromatar kopien bitartez iritsi zaigun Harmodiorekin, bi Tiranizidetako bat, duen antzekotasunetik dator. Bestetik, begietako harrien txertaketak pentsarazten du egile brontzelari bat izango zela, Kritios bezala, hain zuzen ere.

Ikerketa estilistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere itxura hieratikoagatik orokorrean , baina baita bere tratamendu naturalistagatik, Kritiosen efeboa K.a. VI. mende amaierako estilo arkaiko berantiarraren eta lehen klasizismoaren, estilo soila ere deitua, artean dagoen trantsiziozko adibidetzat hartua izan da[2].

Ezinezkotzat jotzen da jakitea ea Kritiosen efeboa aurretik existitzen zen prototipo batean oinarritzen den ala bera den ondoren Polikletosen kanona modu simetatikoan asimilatuko duen lehen artelana. Kritiosen efeboaren ezaugarriak brontzea lantzera ohituak daudenena da, hau da: dimentsioak, berdinak brontze protoklasikoetan, gainazal distiratsu eta giharduren erreprodukzio jariakorra, gainontzeko brontzezko lanen antzera, begietan kolorezko harri edo beirazko pastaren txertaketa eta ,azkenik, ilearen trataera, zeina toreutikaren artetik gertuago legokeen marmolezko eskulturagintzatik baino. Burua ere akropolian aurkitu zen eta margo hori arrastoak ditu ilean, eskultura guztia margoturik egongo zela pentsarazten diguna.

Erakusketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatua Atenasko Akropoli Museoan (Grezia) kokatzen da modu iraunkorrean , non 698 inbentario zenbakia duen[3]. 1992an eta 1993an Estatu Batuetara bidalia izan zen beste eskultura greziar batzuekin batera Washingtoneko Arte Nazionalaren galerian eta New Yorkeko Arte Metropoli Museoan eginiko «The Greek Miracle» (Mirari Greziarra) erakusketarako.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egilea: Ezezaguna, batzuetan Kritiosi egozten zaio egiletza.
  • Estilo: Greziar garai klasiko goiztiarra
  • Material: Parosekomarmola-
  • Altura: 86 zentimetro.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Michel Kaplan, Le Monde grec, Bréal, 1995.
  2. Adolf H. Borbein, «Polykleitos», Personal Styles in Greek Sculpture (dir. Olga Palagia y Jerome J. Pollitt), Cambridge University Press, 1998, p. 71.
  3. Atenasko Akropoli museoaren web-gune ofiziala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]