Kroaziako Antzoki Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kroaziako Antzoki Nazionala
Zageb Croatian National Theater.jpg
Kokapena
Herrialdea Kroazia
HiriaZagreb
Koordenatuak 45° 48′ 34″ N, 15° 58′ 12″ E / 45.8095°N,15.97°E / 45.8095; 15.97Koordenatuak: 45° 48′ 34″ N, 15° 58′ 12″ E / 45.8095°N,15.97°E / 45.8095; 15.97
Historia eta erabilera
Irekiera1895eko urriaren 14a
Inaugurazioa1895eko urriaren 14a
Jabea Kroazia
Edukiera 715
Arkitektura
Arkitektoa Fellner & Helmer Itzuli
Estiloa Arkitektura neoklasikoa
Kontaktua
Helbidea Trg Republike Hrvatske 15, 10000, Zagreb
Webgune ofiziala

Kroaziako Antzoki Nazionala (kroazieraz: Hrvatsko narodno kazalište u Zagrebu) Zagreb hiriko antzoki nagusia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kroaziako lehenengo antzoki nazionala 1836an eraiki zen, gaur egun alde zaharreko udaletxea dena. 1870an opera emankizunak egiteko dirulaguntzak jaso zituen eta horretarako eraikin berria egitea erabaki zen, hiriaren alde berrian, 1895eko urriaren 14an inauguratu zena.

Eraikinaren sarreran Biziaren jatorria izeneko iturri ederra dago.

Lehenengo zuzendaria Dimitrija Demeter poeta greziar-kroaziarra izan zen. Kroaziaren berpizkundeko mugimenduaren bultzatzailea izan zen berau. Nazioarteko artista entzutetsuak izan dira bertan, hala nola; Franz Liszt, Sarah Bernhardt, Franz Lehár, Richard Strauss, Gerard Philipe, Vivien Leigh, Laurence Olivier, Jean-Louis Barrault, Peter Brook, Mario del Monaco eta José Carreras.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kroaziako Antzoki Nazionala Aldatu lotura Wikidatan