Kromista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kromista
Sailkapen zientifikoa
SuperdomeinuaBiota
GoierreinuaEukaryota
Erreinua Chromista

Kromistak (edo Chromista erresuma) organismo eukariotoen talde bat dira, eta erresuma biologiko independente bat osatuko lukete, Cavalier-Smithen postulatuen arabera. Sailkapen sistema batzuetan erabiltzen da, adibidez, Bizitzaren Katalogoaren Sisteman.[1] Alga kromofito deritzenak sartzen dira taldean, hau da, kloroplastoek a eta c klorofilak dituzten alga gehienak. Alga horiek lau mintz dituzte inguruan, eta alga gorri batetik hartu direla jotzen da. Gainera, talde batzuek a eta b klorofilak dituzte, alga berde batetik datozenak. Azkenik, aurrekoekin lotura estua duten kloroplastorik gabeko zenbait talde ere sartzen dira. Lehen motako algen artean daude zelulabakar diatomeoak, dinoflagelatuak, urre-koloreko algak, haptofitak eta kriptofitak, eta alga arre zelulanitzak; bigarren motako algak klorarakneak dira, eta talde heterotrofoen artean aipagarriak dira zitilatuak, foraminiferoak, erradiolarioak, heliozooak eta parasito oomizetoak eta apikonplexuak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ruggiero MA, Gordon DP, Orrell TM, Bailly N, Bourgoin T, et al. (2015) A Higher Level Classification of All Living Organisms. PLoS ONE 10(6): e0130114. doi: 10.1371/journal.pone.0130114

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]