Kromo (bilduma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kromoak» orritik birbideratua)
Antzinako kromo bat.

Kromoak argitaletxe batek paper, kartulina edo plastikoz egindako irudi txikiak dira, haurrek gai bati buruzko bilduma bat osatzeko erabilitakoak. Kromoak gaiari buruz propio egindako album batean bateratzen dira askotan. Jolas moduan eta bilduma osatzeko helburuarekin, ohikoa da haurrek kromoak trukatzea.

Kromo jolasa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko honetan, jokalari bakoitzak bere kromoak ekartzen ditu. Jokalariak erabakitzen du zein kromo mota eta tamaina erabili nahi duen; beraz, kromo mota berdina duen beste jokalari batekin jolastu behar du.

Jokalari bakoitzak kromo bat jartzen du gora begira. Jokalari bien (edo gehiagoren) kromoak, bata bestearen gainean uzten dira. Jokalari bat eskuarekin kromoaren gainera txalo bat emanez hasten da. Kromoari buelta ematea lortzen duenak, kromoa irabazten du. Jolas honen helburua hori da hain zuzen, ahalik eta kromo gehien eskuratzea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.