Edukira joan

Kronofotografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaldia mugimenduan, Eadweard Muybridgek kronofotografia bidez egindako mugimendu-ikerketa, 1878.

Kronofotografia Viktoriar Aroko antzinako argazki-teknika bat da, mugimendua hainbat fotogramatan harrapatu eta inprimatzen duena. Inpresio horiek zeluloidezko animazio gisa antola daitezke gero, edo fotograma bakarreko geruzetan. Kronofotografia lan ezagunenak berez lokomozioaren azterketa zientifikora bideratuak zeuden, animalien zaintzaileentzako informazio praktikoa aurkitzera edota artistentzako erreferentziazko material gisa. Emaitzetako askoren berezko asmoa ez zen mugimenduan dauden irudi gisa erakustea, baina une berean ematen ari zen argazkiak mugimenduan erregistratu eta erakusteko moduaren bilaketa, eta bi bideak elkartu ziren[1].

Kronofotografia honela definitzen da: «higitzen ari den zerbaiti egindako argazki-seriea, delako higidura aztertzeko erabiltzen dena»[2]. Kronofotografia terminoa Étienne-Jules Marey zientzialari frantsesak asmatu zuen, eta χρόνος chrónos (‘denbora’) hitz grekotik eta fotografia hitzen elkarketatik dator[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. MacDonnell, Kevin. (1972). Eadweard Muybridge: Man Who Invented the Moving Picture. Weidenfeld, Nicolson ISBN 978-0-297-99538-8. (kontsulta data: 2025-02-14).
  2. Kronofotografia. .
  3. J. Paul Getty Museum, ed. (1990). Photography: discovery and invention: papers delivered at a symposium celebrating the invention of photography. J. Paul Getty Museum ISBN 978-0-89236-177-9. (kontsulta data: 2025-02-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]