Kronstadt (Errusia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kronstadt
 Errusia
Saint Petersburg Kronstadt.jpg
Katedrala
Kronstad Flag 2006.gif Coat of Arms of Kronstadt (St Petersburg) (1780).png
Administrazioa
Herrialdea Errusia
Errusiako hiri federalak San Petersburgo
City district in RussiaKronshtadtsky District
Izen ofiziala Кронштадт
Posta kodea 197760–197762
Geografia
Koordenatuak 60° 00′ 00″ N, 29° 46′ 00″ E / 60°N,29.766666666667°E / 60; 29.766666666667Koordenatuak: 60° 00′ 00″ N, 29° 46′ 00″ E / 60°N,29.766666666667°E / 60; 29.766666666667
Kronstadt (Errusia) hemen kokatua: Errusia
Kronstadt (Errusia)
Kronstadt (Errusia)
Kronstadt (Errusia) (Errusia)
Azalera 19,35 km²
Demografia
Biztanleria 43.005 bizt. (2018ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea 2.222,48 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1703 (juliotar egutegia)
Telefono aurrizkia 812
Ordu eremua UTC+03:00
Hiri senidetuak Toulon, Piła, Asipovichy Itzuli, Nordborg Itzuli, Nauplio, Mühlhausen, Kotka, Derbent Itzuli, Novocherkassk Itzuli, Sumoto Itzuli, Zelenodolsk Itzuli, Feodosia, Messina, Oxelösund Itzuli eta Sebastopol
http://gov.spb.ru//

Kronstadt (errusieraz: Кронштадт; finlandieraz: Retusaari) Finlandiako golkoan, Baltikoaren ertzean, dagoen Errusiako hiria da. Kotlin uhartean dago, San Petersburgotik 30 km mendebaldera. Portu garrantzitsua dauka. Administratiboki, San Petersburgoren mende dago. 2010ean 43.005 biztanle zituen[1].

Hiria kokagune estrategikoan dagoenez, bertan daude Errusiako Federazioko Armadaren Komandantzia Nagusiaren egoitza eta Baltikoko itsas armadarena ere bai, San Petersburgo zaintze aldera.

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toponimoa alemanetik dator, eta «Koroaren Hiria» esan nahi du (Krone = «Koroa» eta Stadt = «Hiria»).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1703an, Petri I.a Handiak gotorleku bat eraikiarazi zuen bertan, San Petersburgoko sarrera babestearren eta gerrako eta merkataritzako ontzientzat garrantzi handiko portua izan zen San Petersburgoko portua atondu eta berritu zen arte. Bertan sortu zen 1905-1906ko iraultza saioa.

Errusiako Iraultzan asaldura handiko gunea izan zen. 1917an, altxatu eta Kerenskiren gobernuaren kontra jo zuten Kronstadteko marinelek. Huraxe izan zen Sobiet Iraultzaren hasiera. 1921. urtean sobietarren aurkako matxinada bat zuzendu zuen Volinek Kronstadten, baina boltxebikeen erasoa bortitza izan zen, eta goarnizioa hartu egin zuten, indarkeria handiz izan bazen ere. Bereziki nabarmendu zen Kronstadt Bigarren Mundu Gerran, Leningradeko hiriaren defentsan.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko eraikin ikusgarriena katedrala da, 1908-1913. urteetan eraikia. Antzinako San Andres katedrala, 1817koa, 1932an suntsitu zuten komunisten agintepean.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kronstadt ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kronstadt (Errusia) Aldatu lotura Wikidatan