Edukira joan

Kuadrante galaktiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esne Bideko Kudadranteak Star Trek telesailaren arabera

Star Treken zientzia-fikziozko unibertsoan, gure galaxia, Esne Bidea, ohi lau kuadrante galaktikotan banatzen da, ondoren, sektoretan banatzen direlarik. Esne Bideak 100.000 argi-urte inguruko diametroa duela kontutan hartuz, kuadrante bakoitzak 50.000 argi-urteko diametroa duela ebaz daiteke. Orduan, kuadrante bakoitza 20 argi-urte inguruko diametroko sektoretan bana daiteke.

Galaxiaren eskema bat honako taula honetan ikus daiteke:

γ δ
α β

Alfa kuadrantea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

9 eta 6 orduen artean dago, galaxia erloju orratzen aurkako zentzuan biratzen ari den erloju bat bezala ikuskatuz gero. Kuadrante honetan dago Planeta Elkartuen Federakuntzaren, Kardasiar Elkartearen, Ferengi Aliantzaren, Breenen Konfederakuntzaren eta Bajorarren egoitzak daude. Azpibanaketa honen arabera, Lurra zehazki Alfa eta Beta kuadranteen arteko azken muturreko mugan dago, galaxiaren erdigunetik erdi bide ingurura.

Beta kuadrantea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6 eta 3 orduen artean dago. Lurra eta Planeta Elkartuen Federakuntza Alfa eta Beta kuadranteen arteko mugako azken muturrean daude. Kuadrante honetan bizi dira Klingonak, Romularrak, Vulkano planeta (gizakiekin lehen harremana izan zuten lehenak izan zirenak eta Federakuntza jaio zen), Gornak, Son'ak eta Metronak. Romularrak edo Klingonak izan Alfa kuadrantearen zati handi batean hedatzen direla aipatu behar da.

Gamma kuadrantea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 eta 9 orduen artean dago, Domeinuaren egoitza da, kuadrante osoaren gaineko kontrol estu bat egiten duena. Kuadrante honetan Alfa kuadrantearekin komunikatzen duen espazio tunel bat ere badago, zehazki Bajorar sektorearekin. Zizare zulo honen aurkikuntza "Denoriosen gerrikoa" bezala ezagutzen den espazio kumulu baten garai hartan komandantea zen Benjamin Lafayette Siskori, Federakuntzaren Deep Space 9 espazio estazioaren agintea zuena, eta Jadzia Dax teniente komandanteari ematen zaie. Nabarmendu behar da, baita ere, Bajor planetako biztanleentzat zizare zulo honek duen garrantzi kultural eta erlijiosoa, euren "Zeruko Tenplu"tzat hartzen dutena, non euren "Profetak" bizi diren, jainko nagusiak Bajorar erlijioaren barnean. Kuadrante honen zati handi bat esploratu gabe dago.

Delta kuadrantea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3 eta 12 orduen artean dago. Kuadrantean nagusi diren Borgen egoitza da, eta Kazon, Vidiar, Talaxiar, Ocampa Hirogenoekin eta 8472 Espezieko kolonia basearekin bizi dira. Kuadrante honi buruz ezagutzen diren datu bakarrak USS Voyager ontzitik datoz, istripuz hara garraiatua izan zena eta kuadrantea zazpi urtez esploratzen aritu zena.

Orokorrean galaxiaren banaketa politiko bat honako eskema honen arabera ikus daiteke: potentzia nagusiak Domeinua, Borgak, Klingonak, Romularrak eta Planeta Elkartuen Federakuntza dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]