Kuba-Ameriketako Estatu Batuak harremanak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kuba-Ameriketako Estatu Batuak harremanak
Irudia


Ameriketako Estatu Batuak

Kuba
Misio diplomatikoa
Embassy of the United States, Havana (en) Itzuli Embassy of Cuba, Washington, D.C. (en) Itzuli
Nork ordezkatua
United States Ambassador to Cuba  United States Ambassador to Cuba (en) Itzuli 

Motaaldebiko harreman
Zeinek mugatuaAmeriketako Estatu Batuen eta Kubaren arteko muga

Kuba-Ameriketako Estatu Batuak harremanak delakoan gatazkaren jatorria Gerra Hotza baino lehenagokoa. Horregatik, Washingtonek blokeoa mantendu zuen SESB desagertu ondoren ere[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harremanak Gerra Hotza arte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBk XIX. mendean jarri zuen interesa Kubarengan, hau da, Espainiaren menpeko kolonia zenetik. 1805, AEBk independentzia eskuratu eta 20 urtera Thomas Jefferson presidenteak hau esan zuen: "Ingalaterra eta Espainia gerran hasiz gero, Estatu Batuek Kuba hartuko lukete Florida eta Louisiana defendatzeko posizio estrategikoagatik"[1].

1843an, Monroe Doktrinak (hau da, "Amerika amerikarrentzat") erakutsi AEBek Kuba "posizio estrategikoen" gainetik nahi zuela. 1848 eta 1861 bitartean, AEB askotan saiatu zen Espainiari Kuba erosten baina honek ez zuen saldu nahi. Hegoaldeko estatuek, AEBetako gerra zibilean (1861-1865) Konfederazioa osatuz geroztik Kuba hamazazpigarren estatu esklabista bihurtzeko interesa handitu zen[1].

Kubako independentzia gerran (1898-1901) Washington Espainiako armada suntsitu eta bere independentzia prozesua baldintzatu nahi izan zuen. Esaterako, Kubako Konstituzioan ezarritako Platt Emendakina (Orville H. Platt senatariak proposatutakoa) Washingtonen neokolonialismoaren adibide bat zen[1].

Orduan, AEBetako multinazionalak Kuban jarri ziren baita lur jabe handiak eta base militarrak ere (Guantanamo, 1903an), eta atzerri politika baldintzatu zitzaion Habanari. Emendakinaren hirugarren artikuluan Washingtonen eragin politikoa eta militarra onartzen zen, Kuban "gobernu egoki bat mantentzeko, bizitzak, nahiz jabetza eta askatasun indibidualak babesteko"[1].

Emendakina 1934an kendu zuen Kubako Gobernuak, zazpigarren artikulua izan ezik. Bertan AEBek uhartean zituzten jabetzak baimentzen ziren. 1959ko iraultzan hori ere kendu egin zen. Ondorioz, 1962an AEBek blokeo ekonomikoa jarri zuten[1].

Harremanak Gerra Hotzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izan ere, Kuba AEBetik gertu zegoen, Gerra Hotza zegoenean. Fidel Castroren Armada Erreboltariak Fulgencio Batista diktadorea boteretik bota zuen 1959an, eta ondorioz Washingtonek hasieratik mesfidati jarri zen[2].

1960an gobernu iraultzailea AEBen jabetzak nazionalizatzen hasi zen eta horregatik, Dwight Eisenhower presidente errepublikanoak lehenbiziko zigor neurriak jarri zizkion Kubari. Hala ere, John Fitzgerald Kennedy demokratak 1962ko otsailean blokeoa instituzionalizatu zuen[2].

1961ean, Giron hondartzako inbasio saialdia gertatu zen: iraultzatik ihesi egin zuten kubatarrek osatutako armada bat uhartea inbaditzen saiatu zen CIAk prestatu eta zuzenduta baina ez zuten lortu[2].

1962ko urrian, blokeoa martxan zegoela, harremana behin betiko gaiztotu zuen Misilen Krisiagatik. SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak Kuban misil nuklearrak harri nahi zituen eta ia hamabost egunez AEBekin gerra nuklearra pizteko arriskua egon zen. Washingtonek adierazi zion Moskuri hitzeman ez zuela Kuba inbadituko, baina blokeoa mantendu zuen[2].

Blokeoak AEBen merkatua itxi zuen baina hasieran eragin txikia izan zuen SESBen eta bloke sozialistaren babesa zuelako Habanak. Kubaren nekazaritza baliabide nagusia zen azukrearen %85a herrialde horietara joaten zen, eta petrolioa salneurri berezietan lortzen zuen Kubak. Gainera, krediturako interes tasa baxuak eta ordaintzeko epe malguak zituen[2].

Gatazka hori eta gero, Kubaren eta AEBn arteko harremanak hobetu egun ziren Lyndon Johnson presidentearen agintaldian (1963-1969)[3].

Jimmy Carter presidentearekin (1977-1981), berriz, Etxe Zuriak aurrerapausoa eman zuen harremanak hobetzeko, eta, ondorioz, bi herrialdeek interes-bulegoak ireki zituzten Washingtonen eta Habanan, Suitzaren enbaxadetan[3].

Hala ere, harremanak okerrera egin zuen 1981ean Ronald Reagan presidente egin zenetik. Agintari horretan Radio Marti eratu zuen, hau da, Miamitik Kubara gaztelaniaz emititzen zuen irrati-katea[3].

1989-1991 artean, bloke sozialista eta SESB desagertzean, egoera aldatu eta barne produktu gordina %35 gutxitu zen. Inportazioak ia erabat eten ziren, izan ere, elikagaien %63, ia erregai guztia eta ekoizpen manufakturatuen %80 bloke sozialistatik lortzen baitzuen Kubak. Egoera baliatuz, blokeoa gogortu zuen AEBek, Europako sistema sozialistak bezala Kubakoa ere desagertzeko. Torricelli legea (1992) eta Helms-Burton legea (1996) helburu horrekin egin ziren eta beste herrialdeetako enpresei isunak jartzeko aukera ematen zuen Washingtonek horrela[2].

Baina krisiari eutsi zion Kubako sistema sozialistak. XXI. mendearen hasieran, Latinoamerikako mugimendu bolivartarrarekin harremanak egin zituen eta gaur egun, Venezuela da Kubaren bezero nagusia. Gainera, Latinoamerikako herrialde gehienek, sostengu ekonomikoa eta politikoa eman diote Kubari, SESB desagertu ondoren bakartzea bukatuz[2].

2000. hamarkada, adiskidetze giroa sortu zen. Bill Clinton presidenteak eta Fidel Castrok bostekoa eman zioten elkarri, NBEren goi-bilera batean[3].

Carter presidente ohia Kubara joan zen 2002an, eta hori une historikoa izan zen, gatazka konpontzeko aukera zegoelako. Baina ez zen hori gertatu[3].

George W. Bush presidentearekin harremanak berriz okerrera egin eta Kuba terrorismoa bultzatzen zuten herrialdeen zerrendan sartu zuten[3].

2006an Raul Castrok hartu zuen anaiaren kargua eta harremanak normalizatzeko aukera sortu zela ematen zuen. Gainera, Barack Obamak Kubarekiko hurbilketa keinuak egin zituen 2009an, Etxe Zurira iritsitakoan[3].

2009an ere, malgutu egin ziren AEBko kubatarrek uhartera bidaltzeko pakete humanitarioen zorroztasuna eta bidaiei buruzko neurriak. Gerora, bidaia akademiakoak, kulturalak eta erlijiosoak errazagoak bihurtu ziren 2011tik aurrera[3].

Ondoren, ordea, oztopo bat sortu zen. 2009 urte bukaeran Alan Gross enpresari estatubatuarra kartzelara bidali zuten Kuban; eta AEBn espioitza egiteagatik kartzelaratutako bost kubatarren inguruko desadostasunek harremanak gaiztotzea eragin zuen[3].

2010ean, Barack Obama AEBetako presidenteak bahimenduaren neurriak eraberritu zituen, bi urte lehenago leuntzeko prest agertu arren[3].

2011ean, NBEren Batzar Nagusian inoizko babesik txikiena lortu zuen bahimenduak. Israelek bakarri lagundu zien AEBei, 186 botoren kontra[3].

2013an hurbilketa txiki bat gertatu zen bien artean,, migrazioaren eta posta zuzena berriz jartzeko elkarrizketarekin. Nelson Mandelaren elizkizunetan, berriz, Obamak eta Castrok elkarri eskua eman zioten[3].

Blokeoaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abenduaren 17an, Washington eta Habana harreman diplomatikoekin berriz hastearen alde agertu ziren. Barack Obama eta Raul Castro AEBetako eta Kubako presidenteek agerraldiak egin zituzten eta bertan eman zuten nahi horren berri. Lehenago, AEBek 'Bosten taldeko' hiru eta Kubak Alan Gross askatu zituzten[4]. Bi herrialdeen arteko harremanak normaltzeko akordioak erreakzio asko sortu zituen; munduan zehar, baina Kuban eta Miamin, batez ere. Europako Batasunaren ustez, "beste harresi bat erortzen hasi da"[5].

Abuztuaren 18an, Frantzisko aita santua, AEB eta Kubaren arte harremanen negoziazioen bultzatzailea izan zela jakin zen. Bilerak Vatikanoan egin zituzten[6].

Bestalde, Errepublikanoek zuten Kubaren blokeo ekonomikoa amaitzeko boterea. Barack Obamak lege bat nahi zuen bahimendua bertan behera uzteko, baina ezin zuen onartu errepublikanoen babesik gabe[7].

Egun berean ere jakin zen AEB eta Kubaren arteko negoziazioen hasieran parte hartu zuela Miguel Angel Moratinosek, Zapateroren Gobernuko Kanpo Gaietarako ministroa izan zen momentuan (2004-2010). Bere ustez, 'Posible zen agintaldia amaitu aurretik blokeoa kentzea'[8].

Gertaera honen ondoren, Venezuela zegoen. Nicolás Maduroren ustez, "blokeo ekonomiko kriminalaren porrota" gertatu zen. Adituen arabera, Caracasek ere estrategia aldatu behar zuen[9].

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halaber, Bruselak ere harremanak ondu nahi zituen Kubarekin, baina erritmo mantsoan zihoan[10]. Bestalde, Latinoamerikako buruzagiek aldaketa kontinente osorako izatea nahi zuten. AEBen eta hegoaldera zeuzkaten herrialdeen harremanean traba bat zen Kubaren aurkako blokeoa. Hala ere, Habanak asko hobetu zuen herrialdeekiko harremana[11].

Abenduaren 19an, kubatarrek oso gustora hartu zuten AEBekin harremanak normaltzeko hitzarmena, baina kezkatuta ere bazauden, egoera berrian zer gertatuko zen ez zekitelako[12].

Abenduaren 20an, blokeoaren amaierara arte bide luze eta zaila zegoela esan zuen Raul Castrok eta herrialdeak ez ziola sozialismoari uko egingo ere esan zuen[13].

Harremanak normalizatzeko bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrilaren 6an, AEBk jakitera eman zuenez Kuba hasi zen presoak askatzen[14].

Urtarrilaren 8an jakin zenez, AEBek ordezkari bat igorriko zuten Habanara urtarrilaren 21ean[15].

Urtarrilaren 12an, Kubak 53 preso politiko askatu zituen. “Pauso positibo honi ongietorria egiten diogu eta konpromisoa betetzeko Kubako Gobernuaren erabakia txalotzen dugu” adierazi zuten AEBtatik[16].

Urtarrilaren 16tik aurrera, errazagoa bihurtu zen AEBetatik Kubara bidaiatzea, izan ere, ez zen beharrezkoa aurretik baimena eskatzea zenbait kasuetan[17].

Urtarrilaren 20an, Kuba eta AEB pausoak ematen hasi ziren nekazaritza gaietan, eta jarrerak gerturatzea espero zen. AEBetako enpresariek ondo ikusi zuten erabakia[18]. AEBtan %63 zeuden Kubarekin harreman diplomatikoak berrezartzearen alde; 53 urteko bahimendu ekonomikoa kentzea babestu zuten %66k[19]. Egun berean, Kubaren bahimendua etetea eskatu zion Barack Obamak Kongresuari[20].

Urtarrilaren 21ean, lehen bilera egin zuten bi estatuek migrazio politiken inguruan hitz egiteko baina jarrerak urrun zeuden[21].

Urtarrilaren 22an, berriro bildu eta giro lasai eta emankorrean jardun zuten negoziaketetan[22].

Urtarrilaren 29an, Kubara bidaiatzea baimentzeko legea AEBetako Kongresura iritsi zen[23].

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f «AEBen esku hartze luzea», Berria, 2014-12-17
  2. a b c d e f g Mikel Rodriguez, «Mendekuaz gain, anomalia», Berria, 2014-12-18
  3. a b c d e f g h i j k l «AEB eta Kuba, 54 urteko tentsio gordinak», EiTB, 2014-12-17 Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "dd" defined multiple times with different content
  4. «Harreman diplomatikoei berriz ekiteko prest dira Washington eta Habana», Berria, 2014-12-17
  5. Jon Olano, «Europako Batasuna: "Beste harresi bat erortzen hasi da"», Berria, 2014-12-18
  6. «Frantzisko aita santua, AEB-Kuba negoziazioen bultzatzailea», EiTB, 2014-12-18
  7. «Errepublikanoek dute Kubaren blokeo ekonomikoa amaitzeko giltza», EiTB, 2014-12-18
  8. IKER GOMEZ, «Moratinos: 'Posible da agintaldia amaitu aurretik blokeoa kentzea'», EiTB, 2014-12-18
  9. «Venezuela, bakarrik AEBren eta Kubaren arteko harremanak hobetu ostean», EiTB, 2014-12-18
  10. «Bruselak ere harremanak ondu nahi ditu Kubarekin, baina motel doa», Berria, 2014-12-19
  11. Mikel Rodriguez, «Latinoamerikako liderrek aldaketa kontinente osorako izatea espero dute», Berria, 2014-12-19
  12. Jose Miguel Arrugaeta, «Ezezagunaren zain», Berria, 2014-12-20
  13. «Blokeoaren amaierara arte bide luze eta zaila iragarri du Raul Castrok», EiTB, 2014-12-20
  14. «Kuba hasi da presoak askatzen, AEBen arabera», Berria, 2015-01-07
  15. AEBek ordezkari bat bidaliko dute Habanara 21ean. Berria 2015eko urtarrilaren 9a.
  16. Kubak 53 preso politiko askatu ditu. EiTB 2015eko urtarrilaren 12a.
  17. «Bihartik errazagoa izango da AEBetatik Kubara bidaiatzea», Berria, 2015-01-15
  18. Oihan Vitoria, «Esandakoa egiteko ordua», Berria, 2015-01-21
  19. «%66», Berria, 2015-01-21
  20. «Kubaren bahimendua amaitzeko urratsak egiteko eskatu dio Obamak Kongresuari», Berria, 2015-01-21
  21. «Lehenean, migrazio politikekiko kexua», Berria, 2015-01-22
  22. «Giro lasai eta emankorrean bildu dira Kubako eta AEBetako ordezkaritzak», Berria, 2015-01-23
  23. «Kubara bidaiatzea baimenduko duen legea, AEBetako Kongresuan», Berria, 2015-01-30

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]