Kuia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kuiak French Marketen ("Azoka frantsesa", New Orleansen.

Kuia Cucurbita generoko zenbait landareren, eta batez ere Cucurbita pepo espeziearen, fruitua da. Borobila izan ohi da, azal kizkurtua duena eta horitik laranjaraino doan kolorea izan dezakeena. Kuiatxoa antzekoa da, baina forma luzeagoa da eta beste aldaera batetik sortzen da. Cucurbita maxima espezieko kuiek, berriz, nahiz eta kuia deitu, tamaina askoz handiago izan ohi dute.

Zenbait kasutan, beste Cucurbita espezie batzuetako fruituei ere kuia deritze. Hori gertatzen da Cucurbita argyrosperma eta Cucurbita moschata espezietako zenbait aldaerekin.

Jatorriz Ipar Amerikakoa da, baina gaur egun mundu osoan landatzen da erabilera komertzialerako, eta janaritarako zein aisialdirako merkaturatzen da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuia lorea bat.

Kuiak Ipar Amerikakoak dira jatorriz. Ebidentziarik zaharrenak K. a. 7000 eta 5500 urteen artean Mexikon aurkitutako haziak dira.[1]

Cucurbita pepo espeziaren kuia tradizionalek 3 eta 8 kilogramo artean dituzte, baina badaude 35 kilo gainetik egon daitezkeenak ere, batez ere Cucurbita maxima espeziekoak.[2]

Kuiaren lore arra (goian) eta emea (behean).

Kuiaren kolorea pigmentu karotenoideetatik dator. Beta-kriptoxantina, alfa karotenoa eta beta karotenoa daukate. Konposatu horiek A probitaminak dira, geroago gorputzean A bitamina bihurtzen direnak.[3]

Laborantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuiak mundu osoan barrena lantzen dira, bai gizakiek jateko, bai abereen bazkarako, bai apaingarri gisa erabiltzeko.[4] Kuia gehien ekoizten duten herrialdeak Amerikako Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, India eta Txina dira.[5] Halloween egunean egiten den Jack-o'-lantern tradizionala Connecticut Field aldaerarekin egiten da.[6]

Nutrizio balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

100 gramoko anoa batean, kuia gordinak 26 kilokaloria ditu eta A bitaminaren iturri ona da (eguneko beharren % 53). C bitamina kantitate moderatuan du (eguneko beharren % 11), baina ez du beste mantenugai esanguratsurik. Kuiaren % 6,5 ura da, % 92 karbohidratoak, % 0,1 gantzak eta % 1 proteinak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «Pumpkin», The Columbia Encyclopedia, 2004, http://www.credoreference.com/entry/4294972. Noiz kontsultatua: 2018-04-03 .
  2. (Ingelesez)  «Pumpkin», Encyclopædia Britannica Online, 2007, http://www.search.eb.com/eb/article-9061895. Noiz kontsultatua: 2018-04-03 .
  3. (Ingelesez)  Provesi JG, Dias CO, Amante ER (2011), «Changes in carotenoids during processing and storage of pumpkin puree», Food Chemistry 128 (1): 195–202, doi:10.1016/j.foodchem.2011.03.027, PMID 25214348, http://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0308814611004080 .
  4. (Ingelesez)  Wolford, Ron; Banks, Drusilla (2008), Pumpkins and More, http://urbanext.illinois.edu/pumpkins/. Noiz kontsultatua: 2018-04-03 .
  5. (Ingelesez)  «Pumpkin Seeds», World's Healthiest Foods, 2008, http://www.whfoods.com/genpage.php?tname=foodspice&dbid=82#healthbenefits. Noiz kontsultatua: 2018-04-03 .
  6. (Ingelesez)  Stephens, James M., Pumpkin — Cucurbita spp., http://edis.ifas.ufl.edu/mv116. Noiz kontsultatua: 2018-04-03 .